Politika -

Gure Esku Dago

Tolosaldeko hautetsiek babesa eman diote martxoaren 19ko galdeketari

Hurrengo igandeko galdeketan parte hartzera deitu dute, 'herri guztiak ekintza demokratiko horretan parte aktiboa izan dezan.'

Tolosaldeako hautetsiek gaur egin duten agerraldia. Argazkia: Gure Esku Dago
Tolosaldeako hautetsiek gaur egin duten agerraldia. Argazkia: Gure Esku Dago
Datorren igandeko galdeketetan parte hartzeko deia egin dute Bidanian

0:48

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tolosaldeko hainbat hautetsik bat egin dute larunbat honetan Gure Eskuk Dagok antolatuta datorren igandean, martxoaren 19an, Tolosaldean egingo den galdeketarekin. Galdeketa horretan honako itaun honi erantzungo diote bertan parte hartuko dutenek: 'Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?'

Bidania-Goiatzen (Gipuzkoa) egindako agerraldian, Olatz Peon Tolosako alkateak (EAJ) eta Gorka Egia Orendaingo alkateak (EH Bildu) Gipuzkoako eskualde horretan egingo den galdeketaren aldeko adierazpen bat irakurri dute.

"Hemen bildu garen alkate eta hautetsiei herriak eman digu udaleko giltza. Orain ere herriari dagokio hitz egitea. Zuek duzue giltza. Zuek zarete giltzarri, guztiok gara herri", azaldu dute.

Ildo horretatik, euren esanetan, erabakitzeko eskubidea "emaitzaren gainetik, gizarte kohesiorako dagoen tresna egokiena da". Gaineratu dutenez, eta beren asmoa honako hauxe da: "nolako Euskal Herria nahi dugun erabaki nahi dugu, gure herritik hasita, eskualdearen indarraz, eskualdeko biztanleon iritziaren babesaz".

Horrenbestez, martxoaren 19ko galdeketan parte hartzera deitu dute, "herri guztiak ekintza demokratiko horretan parte aktiboa izan dezan". "Herri bat garelako, erabakitzeko eskubidea dugulako eta herritarron garaia delako", erantsi dute.

Bestalde, Gure Esku Dagok adierazi duenez, Busturialdeko 39.146 herritar daude deituta Bizkaiko eskualde horretan apirilaren 2an egingo diren galdeketetan aritzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Tolosa Gure Esku Gaurko azken ordukoa