Politika -

SENATUA

Majarenas alabarekin egoteko 'lanean' ari direla ziurtatu du Zoidok

Barne ministroaren hitzetan, 'egora zaila' da, 'badaezpadako neurriak' hartu behar direlako.

Juan Ignacio Zoido Barne ministroa, gaur, Senatuan. Argazkia: EFE.
Juan Ignacio Zoido Barne ministroa, gaur, Senatuan. Argazkia: EFE.
Juan Ignacio Zoido Barne ministroa, gaur, Senatuan. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuko Barne Ministerioa “lehen egunetik lanean ari da” Sara Majarenas ETAko presoa eta Izar bi urteko alaba “elkarrekin egon daitezen”, Juan Ignacio Zoido Barne ministroak Senatuan ziurtatu duenez.

Horren esanetan, afera “ez da erraza”, “neurriak” hartu behar baitira adingabearen aitak (espetxean dago egun) non dauden jakin ez dezan.

Gizonak alaba sastatu zuen Benifaio herriko (Valentzia) etxebizitza batean, eta, ondorioz, umea ospitalean egon behar izan zen. Epaileak alabarekin egoteko baimena eman zion Majarenasi, senda-agiria eman zioten arte.

Jon Iñarritu EH Bilduko senatariak auzi horren inguruan galdetuta, Zoidok sakabanaketa polikaren alde egin du. “Erabakiak ez daude ministroaren esku, baldintzak bete behar dira”. “Salbuespenik ez”, nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Indarkeria matxista Espainiako Gobernua bideoak Espainia Presoak Alderdi politikoak berriak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa