Politika -

2016aren balantze politikoa

Llanos: 'EAJren eta PPren arteko akordio handien garaia da'

Euskadiko PPko idazkari nagusiaren esanetan, horretarako beharrezkoa da elkar errespetatzea eta leialak izatea.

Nerea Llanos Euskadiko PPko idazkari nagusia. Artxiboko argazkia: EFE
Nerea Llanos Euskadiko PPko idazkari nagusia. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nerea Llanos Euskadiko PPko idazkari nagusiak gaur adierazi duenez, "EAJren eta PPren arteko akordio handien garaia da eta horretarako beharrezkoa da elkar errespetatzea eta leialak izatea".

Urtearen balantze politikoa egiteko Llanosek gaur egin duen prentsaurrekoan, EAJren iraganeko jarrera kritikatu du eta, ez hori bakarrik, "arduragabea" izan zela adierazi du. Hala ere, aldi berean, bi alderdien arteko akordioak lortzeko deia egin du.

PPko buruzagiaren esanetan, 2016a blokeo politikoaren eta hauteskundeen urtea izan da, harik eta Rajoyk Gobernua osatzea lortu zuen artea.

Llanosek Espainiako Aurrekontuak ere hizpide izan ditu: "Guztioi interesatzen zaigu Aurrekontuak onartzea". Gaineratu duenez, Espainiako Aurrekontuak onartuta EAJk herritarrei egingo lieke mesede, ez PPri.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Nerea Llanos bideoak EAE albisteak Euskadiko PP Eguneko albisteak