Politika -
Altsasuko gertaerak
Sakanako 15 alkateek Altsasuko sumarioa Iruñera bueltatzea eskatu dute
Foru Gobernuak eta Sakanako 15 alkateek larunbateko Altsasuko manifestazioan parte hartuko dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sakanako 15 alkateek Altsasuko sumarioa Auzitegi Nazionaletik Iruñeko epaitegira itzultzea eskatu dute, eta larunbatean Altsasun egingo den manifestazioan parte hartuko dutela iragarri dute.
Altsasuko udaletxearen atarian egin duten agerraldian, Sakana eskualdeko hainbat udal ordezkarik beren "babesa eta elkartasuna" adierazi dio Altsasuko herriari.
Aitor Larraza Irurtzungo alkate eta Ainara Ayestaran Uharteko alkateak irakurri duten oharrean salatu dutenez, hedabideek Altsasuren eta Sakanaren irudi desitxuratua erakutsi eskaini dute, "errealitatearekin bat ez datorrena".
Altsasuko gertakariengatik terrorismo delitua leporatzea "guztiz neurriz kanpokoa da eta gure gizartean bizi den errealitatetik kanpo dago".
Arrazoi horiek tarteko eta atxiloketak salatu ostean, alkateek kartzelan dauden gazteak aske uztea eskatu dute. Gainera, senideei elkartasuna adierazi die eta Altsasuko herria zoriondu dute ekintza horien aurrean erakutsi duten "batasun, zentzu eta ulermenagatik".
Bestalde, Altsasuko Udalak eta auzipetuen senideek deituta larunbatean Altsasun egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.