Politika -

Nafarroa

Pintaketak agertu dira Altsasuko Koxka tabernan, Falangeren izenean

'Pikoletokin aise, Falangerekin kasu' esaldia idatzi eta Falangearen ikurra margotu dute horren fatxadan.

Koxka tabernan agertu diren pintaketak. Argazkia: Hitzondo
Koxka tabernan agertu diren pintaketak. Argazkia: @hitzondo
Koxka tabernan agertu diren pintaketak. Argazkia: Hitzondo

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Falange eskuin muturreko alderdiak sinatutako pintaketak agertu dira astelehen honetan Altsasuko (Nafarroa) Koxka tabernaren kanpoaldean, urriaren 15ean herritar batzuek eta Guardia Zibilaren bi kidek liskarra izan zuten leku berean.

'Pikoletokin aise, Falangerekin kasu' esaldia idatzi eta Falangearen ikurra margotu dute horren fatxadan.

Hitzondo Altsasuko herri webguneak Facebooken duen kontuaren bitartez eman dute pintaketaren berri. Udalak ezabatu egin du jada.

Duela 15 egun pasatxo, urriaren 15ean, liskar larriak izan ziren taberna horren kanpoaldean, eta bi guardia zibil eta haien bikotekideak zauritu zituzten. Auzitegi Nazionalak bere gain hartu zuen auzia, atxilotutako bi gazteei terrorismo delitua egotzi ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Nafarroa Eguneko albisteak