Politika -

KATALUNIA

Kataluniako erreferenduma ikertzen ari da Estatuko Abokatutza

Saenz de Santamariak esan duenez, independentisten 'betiko akatsen' aurrean neurriak hartzen jarraituko du Zuzenbide Estatuak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Abokatutzak ikerketa abiatu du Kataluniako Parlamentuak, atzo, onartutako erreferenduma aztertzeko, Soraya Saenz de Santamaria jardunean dagoen Espainiako Gobernuaren bozeramaileak iragarri duenez. "Estatuaren babesarekin edo babesik gabe", 2017ko irailerako galdeketa deitzea adostu zuen Kataluniako Ganberak.

Saenz de Santamariak independentistei mezua igorri die: ez dutela "helburua" erdietsiko, Estatuaren subiranotasunaren aurka ari badira. Independentisten "betiko akatsen" aurrean, Zuzenbide Estatuak neurriak hartzen jarraituko duela azpimarratu du.

Artur Masen bide-orri berbera dagoela mahai gainean esan du buruzagi popularrak, eta hura bezala, oraingoa ere legez-kanpokotzat joko dutela ziurtatu du. "Auzitegien erantzuna berbera izango da", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako erreferenduma Espainiako Gobernua Espainia bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Kataluniako Hauteskundeak gaur