Politika -

Gerra PSOE barruan

PSOEko kritikoek dimisioa eman dute, Pedro Sanchez eraisteko

Bartzorde Federaleko 17 kidek kargua utzi dute, organoa desegiteko eta idazkari nagusia eraisteko helburuz.

Pedro Sanchez. EFE
Pedro Sanchez. EFE
PSOEko kritikoek dimisioa eman dute, Pedro Sanchez eraisteko

1:35

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEko Batzorde Federaleko 17 kidek dimisioa eman dute asteazken arratsaldean Ferrazen, organo hori desegiteko eta Pedro Sanchez eraisteko helburuz.

Antonio Pradas Politika Federaleko idazkariak aurkeztu ditu dimisioen sinadurak.

Larunbatean bozkatzekoa da Batzorde Federalean urriaren 23an barne hauteskundeak egiteko Sanchezek egindako proposamena.

PSOEren estatutuen arabera, Exekutibako kideen "erdiek baino gehiagok" dimisioa ematen badute, ezohiko bilera egin beharra dago beste zuzendaritza bat izendatzeko. Beste idazkari nagusi bat izendatu behar dela interpreta daiteke horrekin.

2014an, PSOEk 37 kideko Exekutiba bat izendatu zuen. Horietatik, hiru ez dira kide egun (tartean Pedro Zerolo zena). Horregatik, 17 kideren dimisioak Sanchez kargugabetzea ekar lezake.

Hauek dira dimisioa eman duten 17 pertsonak:

Andaluzia:

- Micaela Navarro (PSOEko presidentea)

- Antonio Pradas (Politika Federaleko idazkaria)

- María José Sánchez Rubio (Osasun idazkaria)

- Estefanía Martín Palop (Prestakuntza idazkaria)

- Noemi Cruz (Garapenerako Lankidetzako idazkaria)

- Francisco Pizarro (batzordekidea)

- Juan Pablo Durán (batzordekidea)

Gaztela-Mantxa:

- Emiliano García-Page (batzordekidea)

- Manuela Galiano (Herri Txikietarako idazkaria)

- Luz Rodríguez (Enplegu idazkaria)

Valentzia:

- Ximo Puig (Erreforma Demokratikoetarako idazkaria)

Madril:

- Tomás Gómez (batzordekidea)

- Eva Matarín (Immigrazio idazkaria)

Katalunia:

- Carme Chacón (Nazioarteko harremanetarako idazkaria)

Kanariak:

- José Miguel Pérez (Hezkuntza idazkaria)

Aragoi:

- Carlos Pérez Anadón (batzordekidea)

Extremadura:

- María Ascensión Murillo (batzordekidea)

Críticos PSOE dimisión Sánchez crisis krisia kritikoak. EFE

Dimisioa eman duten PSOEko zuzendaritzako 17 kideak: Micaela Navarro, Ximo Puig, Carme Chacón, Antonio Pradas, Emiliano García-Page, Tomás Gómez; José Miguel Pérez, Juan Pablo Durán, Eva Matarín, Mariluz Rodríguez, Estefanía Martín, Ascensión Murillo, María José Sánchez Rubio, Manuela Galiano, Carlos Pérez, Francisco Pizarro eta Noemí Cruz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PSOE Espainia argazkiak Pedro Sánchez