Politika -

biktimen zerrenda

Jaurlaritzaren aitorpena ez dela 'nahikoa' uste du Iñigo Gogoanek

Bizitzarako Eskubidearen Urraketen zerrendan gaineratu izana "aurrerapausoa" bada ere, zerrenda hori ez dela ofiziala gogorarazi du Iñigo Gogoan plataformak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Gogoan plataformak, Iñigo Cabacasen gurasoek eta familiaren abokatuek adierazi dutenez, Eusko Jaurlaritzak gaztea Bizitzarako Eskubidearen Urraketen Udal Erretratuen txostenean gaineratu izana “aurrerapausoa” d, baina ez da “nahikoa”, ez baita biktimen zerrenda ofizial bat.

Irma Orozko sendiko bozeramaileak prentsaurrekoa eskaini du, eta harekin batera hainbat pertsona izan dira, hala nola Jone Goirizela abokatua eta Iñigoren gurasoak.

Agerraldi horretan, Orozkok esan du Jaurlaritzaren aitorpena “positiboa” dela, Segurtasun Sailaren jokaera “bestelakoa” baita “maila judizialean eta instituzionalean”.

Horren ildotik, nabarmendu du Jaurlaritzak aitortu egin duela, “informatiboki bada ere”, “Iñigoren bizitzarako eskubidea urratu zela”. Hori bai, aitorpen horrek “ofiziala” izan beharko lukeela gaineratu du: “ez bakarrik senideei eta laguneei gizatasuna eta enpatia erakusteko, baizik eta aitorpena ez emateak berdintasun eskubidea urratuko lukeelako”.

Orozkoren esanetan, Iñigo “modu bidegabean” hil zen eta Ertzaintzak “urratu egin zuen haren bizitzeko eskubidea”. “Hori da errealitate objektiboa”.

Halaber, “egia, aitorpena, memoria, kalte-ordainak eta gertatutakoa ez errepikatzeko bermeak” eskatzen jarraituko dutela ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urteurrena Iñigo Cabacas Politika albisteak Eusko Jaurlaritza Gaurko azken orduko albistea