Politika -
Udazkenean
Ezker Anitzak autonomikoetan ere egin nahi du koalizioa Ahal Dugurekin
Izquierda Unidaren euskal federazioaren Kontseilu Politikoak adostu du lanean arituko direla bateratutako hautagaitza; "gizarte-transformazioko programa" aurkeztuko luke koalizio horrek.
Agentziak | Erredakzioa
Ezker Anitza-IUk ostiral honetan adostu duenez, lanean arituko dira Ahal Dugurekin bateratutako hautagaitza osatzeko udazkenean egingo diren hauteskunde autonomikoetarako. Koalizioaren programa "gizarte-transformazioko programa baten inguruan" egongo litzateke.
Hala erabaki du Izquierda Unidaren euskal federazioak Santurtzin egindako Kontseilu Politikoak; aztertu dute nolako emaitzak lortu zituen Euskadin Elkarrekin Ahal Dugu koalizioak ekainaren 26ko hauteskunde autonomikoetan. Isabel Salud Ezker Anitzako koordinatzaileak eserlekua lortu zuen, Gipuzkoan.
Ezker Anitza-IUren Kontseiluak baloratu duenez, hauteskunde orokorrek erakutsi dute "eragile desberdinen arteko elkarlanak, programa komun baten gainean egindakoak, hauteskunde-garaipena gauzatu duela"; hori dela eta, Ahal Dugurekin koalizioa egiteko apustuaren aldeko lana egitea erabaki dute.
"Euskadi Berria-La Euskadi que queremos" programa
Uztailean eta abuztuan, Ezker Anitzak kanpaina abiatuko du, zeina "Euskadi Berria-La Euskadi que queremos" haren programaren gainekoa izango den; aipatu programa "oinarrizko agiria da", eta zehazten du Euskadi "integratzailea eta solidarioa" izan beharko litzatekeela. Ekonomian, pertsonak egon beharko lirateke beti jomugan, programa horren arabera.
Kanpaina irailean amaituko da. Orduan, asanblada batek adostuko du Ezker Anitza-IUren autonomikoetarako programa.