Politika -

Omenaldia

Agirre lehendakaria erbestean, Berlindik New Yorkera

Lehenengo Jaurlaritzaren 80. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldien artean, Renok, New Yorkek y Berlinek Jose Antonio Agirreren erbesteratzea oroituko dute.

Agirrek erbestean izan zuen ibilbidea aztertuko dute kongresuetan. Argazkia: agirrelehendakaria.eus
Agirrek erbestean izan zuen ibilbidea aztertuko dute kongresuetan. Argazkia: agirrelehendakaria.eus
Agirrek erbestean izan zuen ibilbidea aztertuko dute kongresuetan. Argazkia: agirrelehendakaria.eus

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Agirre lehendakariaren erbeste luze eta gogorrean Berlinen izan zela 75 urte beteko diren honetan, nazioarteko erakunde esanguratsuek omenaldi egitarau zabala antolatu dute.

Ekitaldien sustatzaileek jakitera eman dutenez, alde batetik, nazioarteko kongresua egiten ari dira, martxotik ekainera Renon, Berlinen eta New Yorken; eta bestetik, Berlingo Euskal Etxeak jarduera ugari antolatu du maiatzaren 31tik ekainaren 2ra.

"Asier Vallejo Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak azaldu zuen moduan, egitarauak ez du Agirre lehendakariaren testuinguru historikoa soilik aztertuko, egungo Europar Batasunaren jaiotza ere bertan kokatzen baita. Jose Antionio Agirre lehenengo Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak erbestean egin zuen lana azpimarratu nahi izan zuen hitz horiekin, bere ihesaldia oroitu", azaldu dute prentsa-oharrean.

Era berean, Etxepare Euskal Institutuak eta Nevadako Unibertsitateko William A. Douglass Center for Basque Studiesek "The International Legacy of Lehendakari Jose Antonio Agirre?s Government" kongresua antolatu dute, Agirre Lehendakaria Centerren, Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren eta EHUren Mikel Laboa katedraren laguntzarekin.

Kongresu hirukoitz horren arduradun akademikoak Xabier Irujo William. A. Douglass Center for Basque Studiesen zuzendariordea, Mari Jose Olaziregi Etxebare Euskal Institutuaren Euskara Sustatzeko eta Zabaltzeko zuzendaria eta Carsten Sinner Leipzigeko Unibertsitatekoa dira.

Prentsa-oharrean zabaldu dutenez, "egitarauaren helburu nagusiak Agirre Europako ikuspuntutik aztertzea eta EB eraikitzeko egindako ekarpena aiortzea izango dira. Agirre lehendakariaren irudiaren eta garrantziaren inguruan orain arte antolatu den kongresu akademiko handiena da, eta goi mailako ekitaldia izango da, ez soilik hizlarien kalitateagatik, baita jorratuko diren gaiak askotarikoak izango direlako".

Ekainean, geldialdia Berlinen

Berlinen ekainaren 1ean egingo duten Kongresuan Agirreren eta beste euskal herritar batzuen erbesteratzea eta Europaren eraikuntza aztertuko dituzte. Bertan izango dira Carlos Collado Seidel (Phillips Universitat Marburg), Joan Villarroya (Bartzelonako Unibertsitatea), Nicholas Rankin idazle eta kazetaria, eta Hilai Raguer i Suñer historialaria. Bestalde, Berlingo Euskal Etxeak egitarau kulturala eta instituzionala prestatu du, hainbat erakunde eta artistarekin elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren babesarekin. Maiatzaren 31tik ekainaren 3ra egingo dituzte ekitaldi horiek "Agirre in Berlín 1941-2016. Das Baskenland mitten in Europa" izenburupean (Euskal Herria Europaren bihotzean).

Gerra zibilak eta euskal herritarren erbesteratzeak hainbat arte diziplinatan izandako eragina ere jasoko dute; horretarako, argitalpenak, hitzaldiak, kontzertuak eta askotariko ekitaldiak antolatu dituzte. Bestea beste, Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek "Zaldiak eta beren itzalak" ikuskizuna aurkeztuko dute Gorki antzoki ezagunean. Alemanierara itzuliko dituzte Agirre lehendakariaren egunkari kritikoan Alemaniari dagozkion zatiak eta "De Guernica a Nueva York pasando por Berlin" liburua; eta Agirrek Berlinen ezagutu zituen lekuen eta bizitokien mapa bat ere osatu dute. www.agirreinberlin.euswebgunean daude xehetasun guztiak, eta Añorgak argitu duenez, "hau ez da ekainaren 3an amaitzen. Alemaniatik eta alemanieraz euskal historia ezagutu nahi nahi duenak aukera izango du aurrerantzean".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak New York Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Alemania bideoak Jose Antonio Agirre