Politika -

AUZITEGI NAZIONALA

Karrerak uko egin dio Auzitegi Nazionalean deklaratzeari

ETA erakunde armatuak Kolonbiako FARCekin ustez izan zuen loturari buruz eta gizateriaren aurkako ustezko delituengatik eskatu nahi zizkion azalpenak Eloy Velasco epaileak.

Frantziak Espainiako Poliziaren esku utzi du Mikel Karrera Sarobe 'Ata', martxoaren 8an. EFE.
Frantziak Espainiako Poliziaren esku utzi du Mikel Karrera Sarobe 'Ata', martxoaren 8an. EFE.

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Karrera Sarobe Ata ETAko kideak hitzordua zuen gaur Auzitegi Nazionalean, Eloy Velasco epaileak deituta; gizateriaren aurkako ustezko delituengatik eta baita ETAk Kolonbiako FARCekin ustez izan zuen loturaren inguruan deklaratzeko, baina uko egin dio galderei erantzuteari.

Frantziak martxoaren 8an utzi zuen Karrera Sarobe Espainiako Poliziaren esku, Burgosen 2009an Guardia Zibilaren kuartelaren kontra izandako atentatua argitzeko epaiketa zela eta. Auzi horregatik martxoaren 9an zegoen Fernando Andreu epailearen aurrera deituta, baina Atak uko egin zion orduan ere deklaratzeari.

Eloy Velasco epaileak Karrera Sarobe Espainian dagoela aprobetxatu du, bera ikertzen ari den bi auziren inguruan galdetzeko.

Frantziako Justiziak bizi osorako kartzela-zigorra ezarri zion ETAko buruzagi izandakoari, 2010eko martxoaren 16an Jean-Serge Nerin jendarmea tiroz hiltzeagatik. Nerin ETAk eragindako azken biktima izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Espainia bideoak Frantzia Euskadi Ta Askatasuna albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak