Politika -

Twiterren

Titiriteroak askatzeko eskatu du Colauk

Ikuskizuna umeentzat ez zela eta "gustu txarrekoa" izan zitekeela aitortu badu ere, bere ustez  hutsegite bat izan da, eta hutsegitea bat ez da delitu bat.

Espetxera bidali dituzte Madrilen atxilotutako bi titiriteroak

0:45

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ada Colau Bartzelonako alkateak inauterietako programaren barruan, haurrentzako ikuskizun batean, Madrilen, Gora Alka-ETA pankarta erakustegatik espetxera bidali dituzten bi titiriteroak aske uzteko eskatu du.

Twitter eta Facebook bidez zabaldutako mezuan, ikuskizuna umeentzako ez zela aitortu du Colauk, eta "gustu txarrekoa" izan zitekeela gaineratu badu ere, bere ustez deliturik egin ez zutela adierazi du.

Herritarrei titiriteroen larruan jartzeko eskatu die eta esan duenez, "aktore biek mehatxu gosea duen eskuin mediatikoari aurre egin beharko die, disidentzia eta hauteskundeak galtzea onartzen ez duen eskuinari, dena ETA dela esaten jarraitzen duenari".

Ikuskizun satirikoa agian "gustu txarrekoa" izan zela uste du, eta, horren ildoan, gaineratu du ez zela aproposa haurrentzat, baina gehienez "programazio akats" bat izan zela, eta horren arduraduna kargutik kendu dutela gogoratu du.

"Hutsegite bat ez da delitu bat. Satira ez da delitua. Demokrazia osasuntsu batean, zuzenbide estatu batean, adierazpen askatasuna babestu behar da, gustuko ez duguna ere, min egiten diguna ere", gaineratu du alkateak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ETA Eguneko albisteak Albisteak