Politika -

Katalunia

Rajoyrena 'amaitzen ari den proiektua' da, Puigdemonten arabera

Generalitateko presidente berriari "datorren proiektuak" dio "axola, baten bat etorri behar bada, Katalunian egin ditugun lanak oraindik ez baitituzte Espainian egin".

Carles Puigdemont Generalitatearen presidente berria. Argazkia: Efe
Carles Puigdemont Generalitatearen presidente berria.
Puigdemont: 'Rajoyrena amaitzen ari den proiektua da'

1:35

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Generalitateko presidente berriak esan du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea "jardunean" dagoela eta "adierazpenak jardunean" egiten dituela. Gainera, "amaitzen ari den proiektu baten" ordezkaria dela kritikatu du.

Bihar presidente kargua hartu aurretik Gironako Alkatetzari egin behar izan dio uko, eta ekitaldi horren ostean egin ditu adierazpenok, hedabideek Rajoyk atzo egin zituen adierazpenei buruz galdetu diotenean.

"Amaitzen ari den proiektu baten" ordezkariak zer esan duen ez diola axola esan du: "Datorren proiektuak axola dit, baten bat etorri behar bada, Katalunian egin ditugun lanak oraindik ez baitituzte Espainian egin".

Udalgintza goratu du

Gironako alkate postua uzteko saioan, herrialde berri bat eraikitzeko, udalgintza "ezinbestekoa" dela azpimarratu du, eta aitortu du ez zuela presidente izatea espero, baina ezin ziola uko egin.

Puigdemontek azaldu duenez, alkate lanetan egin dituen lau urte eta erdian "asko ikasi" du, eta baliagarri izango da kargu berrirako, ikasitako hori gabe ez lukeelako presidente izatea onartuko.

"Udalgintzaren arrastoa" uzteko borondatea erakutsi du Puigdemontek, ideologia desberdinen arteko harremanak indartzeko modua delakoan.

Bihar

Generalitatearen presidente hautatuak uste du bihar hartuko duela presidente kargua, eta kontseilariek asteazkenean egingo dutela gauza bera, Gobernuaren egitura prest dutelako CDCk eta ERCk, Junts pel Si osatzen duten alderdiek. Generalitateko iturriek baieztatu egin dute hori.

Raul Romeva Junts pel Siren diputatuak Catalunya Radion esan du guztia prest dutela Gobernu berrirako, "egitura adostuta, eztabaidatuta eta pentsatuta" baitago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Espainako Gobernuaren presidente ohia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Kataluniako Generalitatearen azken ordukoa