Politika -
Presoak
'Presoen isolamendua' bertan behera uzteko eskatu dute Donostian
Aldi berean, Basauriko presondegi aurrean, Aitzol Gogorzaren familiartekoek eta lagunek hura askatzea eskatu dute.
Agentziak | Erredakzioa
200 pertsona inguru manifestatu dira larunbat goizean, Donostiako Antiguoko auzoan, "salbuespenezko espetxe-politika" eta "presoen isolamendu-egoera" bertan behar uzteko eskatzeko asmoz.
Martxa 13:30ean abiatu da Gaskuina plazatik 'Isolamenduari STOP! Dispertsioari STOP!' lelopean.
Manifestazioa sustatu duen 'Preso eta iheslariak Antiguora' plataformatik gogorartu dutenez, Donostiako auzo horretako hainbat auzokidek kanpaina bat jarri zutela martxan irailean, Jon Enparantza abokatu donostiarra "Segoviako presondegian jasaten ari den muturreko isolamendu-egoera" salatzeko asmoz.
Aipatu plataformako bozeramaile Mikel Iriarte baieztatu duenaren arabera, Enparantza "sendoa da eta indartsu dago, baina egunetik egunera egoera hori gogor egiten ari zaio".
Aldi berean, salatu duenez, Enparantzari eta baita Arantza Zulueta abokatuari ere "urte askotako ibilbide politikoa zigortzeko Gobernuak diseinatutako zehapena" aplikatzen ari zaiela.
Aitzol Gogorza
Bestalde, Basauriko presondegi aurrean, Aitzol Gogorzaren familiartekoek eta lagunek hura askatzea eskatu dute gaur goizean. Gogorzak gaixotasun mental bat dauka, laguntza pskiatriko berezituena eskatzen duena.
Bere gertukoek jasaten ari den egoera salatu dute eta hura askatzeko eskatu. Eusko Jaurlaritzak urrian zuzenkizun bat adostu zuen bere askapena eskatzeko.