Politika -

Quirogak dimisioa eman du

Ortuzarrek 'zorte onena' opa dio Quirogari

EAEko PPko presidente ohiak politika "dotore" utzi duela adierazi du buruzagi jeltzaleak.

Andoni Ortuzar EAJko presidente. EFE
Andoni Ortuzar EAJko presidente. EFE
Andoni Ortuzar EAJko presidente. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJko presidenteak "zorte onena" opa izan dio Arantza Quiroga EAEko PPko presidente ohiari, gaur goizean dimisioa eman eta gero, eta politika "dotore" utzi duela gaineratu du.

Buruzagi jeltzaleak Facebooken azaldu duenez, Quirogak telefonoz deitu dio, bere erabakiaren berri emateko eta agurtzeko.

"Zorte onena opa izan diot. Quirogak eta biok desberdintasun ugari izan ditugu azken aldian, ez dugu izan harreman onena, baina Arantzak dotore utzi du politika", esan du.

"Politika uztea ez da erabaki erraza", aitortu du Ortuzarrek.

Bestalde, EAJk "errespetua" agertu du Quirogaren erabakiaren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Andoni Ortuzar argazkiak EAE albisteak Arantza Quiroga albisteak Euskadiko PP berriak Gaurko azken ordukoa