Politika -

Lantalde berria

Alonsok kontra egin dio Quirogari, eta indarkeria gaitzestea eskatu du

Arantza Quiroga EAEko PPren presidenteak, bere aldetik, ukatu egin du EH Bildurekin akordio batera iritsi izana, ETAren errefusa zehatza baino gehiago orokorra izan dadin.

Alfonso Alonso Espainiako Osasun ministro eta PPren Arabako presidentea. Argazkia: EiTB
Alfonso Alonso Espainiako Osasun ministro eta PPren Arabako presidentea.
Alfonso Alonso izan da Madrilen zuzenketa eskatu duen ahotsa

0:52

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Alonso Espainiako Osasun ministro eta Arabako PPren presidentearen esanetan, Estatu mailan alderdiak duen jarrera Bilduri "ETAren terrorismoaren gaitzespena" exijitzea da, eta ezin zaio horri "uko egin".

Cope irrati-katean egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Bildu "ETAren defendatzailea da oraindik", eta astearte honetan bertan agerian utzi du hori, ETAko kideen atxiloketa "euskal herritarraren ehiza" gisa salduta. "Nahastea eragin dezakegu gure jarrera ez bada betikoa, odola ematea eragin duen jarrera", adierazi du.

Quirogak ukatu egin du EH Bildurekin akordioa egin izana

Arantza Quiroga EAEko PPren presidenteak ukatu egin du EH Bildurekin akordio batera iritsi izana, ETAren errefusa zehatza baino gehiago orokorra izan dadin, eta Legebiltzarrerako proposatu duen bake eta bizikidetzarako lantaldea "itxuraldatzea" salatu du. "Noski, terrorismoaren errefusa, gaitzespena eta zilegitasuna kentzea izan behar da gure exijentzia", gaineratu du.

"Terrorismoa gaitzestea edo zilegitasuna kentzea gauza bera dira", adierazi du Onda Cero irrati-katean. "PPk urteak daramatza terrorismoari zilegitasuna kentzeaz hitz egiten, Euskadin egiteke dugun kontua baita", azpimarratu du.

Denen artean "ETAren historia zer izan den berrikusteko lan zintzoa" egiteko deia egin du. "Horregatik egin dugu ekimen hau Eusko Legebiltzarrean, berritzailea ez den testu batekin, lehenago ere bozkatu dugulako. PPk hau bozkatua du, eta Bildu eta konpainia dira bozkatu ez duten bakarrak. Zergatik? ETAren baldintzapean daudelako oraindik", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PP Arantza Quiroga ETA gaur EH Bildu Bizkaia Euskadiko PP berriak Alfonso Alonso berriak