Politika -

Segurako operazioa

Hasier Arraizen aurkako epaiketa 2016ra atzeratuko dute, 'gutxienez'

"Batasuneko Mahai Nazional klandestinoko kide" izatea egotzita epaituko dute Sortuko presidentea.

Hasier Arraiz Sortuko presidentea. EiTB
Hasier Arraiz Sortuko presidentea. EiTB
Hasier Arraiz Sortuko presidentea. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Calparsoro EAEko fiskalburuak aurreratu duenez, Hasier Arraiz Sortuko presidentearen aurkako epaiketa 2016ra atzeratuko dute, "gutxienez".

Horren esanetan, EAEko Auzitegi Nagusia Arraizen abokatuaren txostenen zain dago, Fiskaltzak eta akusazioek dagoeneko egin baitute.

Azaroan, ezker abertzaleko 35 pertsona epaituko dituzte Auzitegi Nazionalean, Batasunaren Mahai Nazionaleko kide izatea egotzita. Arraizen kontrako auzia, baina, EAEko Auzitegi Nagusira igorri zuten, legebiltzarkidea baita.

Fiskaltzak 6 urteko espetxe zigorra eskatu du Sortuko presidentearen aurka, erakunde terroristako kide izatea leporatuta.

Ministerio Publikoaren hitzetan, Arraiz "Batasuneko Mahai Nazional klandestinoko kide" izan zen 2005eko urritik 2009ra, eta "ETArekin koordinatuta, Euskal Herriaren independentzia indarkeriaren bidez lortzea zuten helburu”.

Auziaren sorburua Guardia Zibilak 2007ko urriaren 4an Seguran (Gipuzkoa) egindako polizia operazioa da. Bertan, Batasuneko Mahai Nazionaleko kideak atxilotu zituzten, Arraiz tartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Azken albisteak Sortu Hasier Arraiz argazkiak EH Bildu Nafarroa Eguneko albisteak