Politika -

Profila

Uxue Barkos, Nafarroako lehen presidente abertzalea

Kazetari, diputatu, zinegotzi... eta orain "aldaketa"ren kudeatzaile izan beharko da Foru Gobernuko hurrengo presidentea.

Uxue Barkos, ETBn egindako elkarrizketa batean. Argazkia: EiTB
Uxue Barkos, ETBn egindako elkarrizketa batean. Argazkia: EiTB
Uxue Barkos, ETBn egindako elkarrizketa batean. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uxue Barkos Berruezo (Iruñea, 1964) Nafarroako Gobernuaren lehen presidente abertzalea da, azken bi hamarkadetan ibilbide parlamentarioa egin eta gero, lehenik eta behin ETBko kazetari gisa, eta ondoren diputatu lanetan.

Politikari baloratuenetakoa da, bai Estatuan, bai Nafarroan, azken urteetan hainbat inkestatan islatu denez.

Gainera, politikarien artean ere estimatua da: diputatuek harrera beroa egin zioten, 2011n atzeman zioten minbizia gainditu eta gero Kongresuan bueltan izan zenean.

Minbizia "zaplazteko borobila eta ezustekoa" izan zen, EFE agentziarekin egindako elkarrizketa batean aitortu zuenez, baina Osasun Publikoa "altxorra" dela ikasi zuen horren ondorioz.

Ibilbidea

Barkos Espainiako Kongresuko diputatu egin zen 2004an. Urte horretan, Nafarroa Bai koalizioaren zerrendetan aurkeztu zen, baina independente gisa.

UPNrekin batera, nafarren ahotsa izan da Behe Ganberan, baina ikuspuntu progresista eta euskaltzalea oinarri hartuta.

2007an, Iruñeko udal hauteskundeetarako hautagaia izan zen, eta harrezkero zinegotzi eta diputatu karguetan izan zen.

Uxue Barkos Informazio Zientzietan lizentziaduna da, eta oso gaztetan hasi zen kazetari lanetan, lehenik eta behin RNEn, eta ondoren Euskal Telebistan (ETB). Bertan, Iruñeko erredakzioan, Bizkaiko zentroan eta Madrilgo korrespontsalian izan da.

Orain, Nafarroan aldaketa kudeatzea izango du erronka, lau alderdik diseinatutako Gobernu batekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Geroa Bai Albisteak Nafarroa Uxue Barkos albisteak Nafarroako Hauteskundeei buruzko albisteak Nafarroako Gobernua