Politika -

ANDOAIN

Andoaingo bozketan 'prebarikazioa' egon ote zen ikertuko du Fiskaltzak

EAJko zinegotzi batek hautsi egin zuen zuzendaritza jeltzaleak PSE-EErekin adostutako akordioa, eta EH Bilduri eman zion Alkatetza.

Andoaingo udala: Reyes Karrere, alkate
Andoaingo udala: Reyes Karrere, alkate
Andoaingo Udalaren osaketa ikertzeko agindua eman du fiskalak

3:42

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoaingo (Gipuzkoa) alkatearen izendapenean "prebarikazioa edo xantaia" egon ote zen argitzeko ikerketa abiatu du Juan Calparsoro EAEko fiskalburuak.

Joan den astean, EAJk eta PSE-EEk akordio orokorra hitzartu zuten, bozketetan elkarri babesteko, baina, Andoainen, zinegotzi jeltzale batek ez zuen Maider Lainez hautagai sozialistaren alde bozkatu, eta, ondorioz, Ane Karrere EH Bilduko zerrendaburuak bereganatu zuen Alkatetza.

Calparsororen esanetan, "baliteke hautetsi horrek motibazio bidegabea eduki izana, edota askatasun gabe edo delitu baten (xantaia, mehatxuak…) biktima izanda jardun izana".

Fiskalburuak gogorazi duenez, bozketaren emaitza "ez dator bat udal taldeek adostutakoarekin", eta ustez ituna urratu zuen zinegotzi jeltzaleak "ez du aitortu" bere alderdiak emandako agindua bete ez izana.

"Terrorismoak bereziki astindu du Andoain, eta krispazio handia egon da; xantaia eta mehatxuak ugariak izan dira herri horretan, eta mina ez da oraindik desagertu", adierazi du Fiskaltzak.

Calparsorok zalantzan jarri du alkateak aukeratzeko bozketetan botoa sekretua izan behar izatea, horrela "errazagoa" baita "ustelkeria kasuak edo engainuak" gertatzea.

"Ezin da hipotesirik baztertu, denak daude zabalik. Estatuko beste hainbat hiritan eta erkidegotan antzeko kasuak jazo dira, eta, antza denez, ustelkeria ekonomikoa izan da kausa, tamayazoan gertatu zen bezala", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Ustezko ustelkeria politikoa EH Bildu Gipuzkoa PSE-EE Andoain albisteak Udal eta foru hauteskundeak 2023