Politika -

Vianako Printzea saria

Errege-erreginen Nafarroarekiko konpromisoa nabarmendu du Barcinak

Ramon Andres humanistak jaso du asteazken honetan Vianako Printzea saria, eta ''kulturaren etengabeko desegiteaz'' ohartarazi du.

Vianako Printzea saria nork eman aztertuko du Gobernu berriak

1:17

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko jarduneko presidenteak Espainiako errege-erreginek Nafarroarekiko erakutsitako ''konpromisoa'' azpimarratu du Leireko monasterioan, Vianako Printzea sariaren banaketa ekitaldian. Zehazki, ''Nafarroako kulturarekiko eta errealitatearekiko'' konpromisoa azpimarratu du Barcinak, ''espainiar nazioaren ezinbesteko parte gisa''.

Aurten Ramon Andres Gonzalez-Cobo iruindarrak jaso du Vianako Printzea Saria, eta, estreinakoz, Espainiako errege-erreginak egon dira banaketa ekitaldian. ''Nafarroarentzako pizgarria eta aurrera egiteko euskarria'' izango da hori, Barcinaren hitzetan.

Hori dela-eta, nahia agertu du ''etorkizun hurbil batean'' Leonor izan dadin Nafarroarekin ''adiskidetasun eta babes lotura'' hori izango duena. 1993etik izan da sari banaketa ekitaldian Felipe, Asturiasko eta Viana printze gisa.

''Kulturaren deuseztapena''

Bestalde, Ramon Andres idazle eta musikologoak ''kulturaren etengabeko desegiteaz'' ohartarazi du Leiren eskainitako hitzaldian. Kulturaren Vianako Printzearen Saria jaso ostean, letrei eta musikari eman dien guztia ''erresistentzia modu bat'' izan dela aldarrikatu du.

Gainera, sari hau existitzeak berak ''kultura pairatzen ari den deuseztapen prozesu progresiboari'' aurre egiten diola azpimarratu du, eta hori kontuan hartzeko modukoa dela gaineratu du.

Sariaren berrazterketa

Vianako Printzea saria errege familiatik aldendu eta izena aldatzeko Izquierda-Ezkerrak egindako proposamenaz galdetuta, Uxue Barkos Geroa Baiko hautagaiak asmoa agertu du sariaren inguruak berraztertzeko, egun Nafarroako Gobernurako ituna negoziatzen ari diren indarren ''gehiengoak'' jarrera ''errepublikanoa'' dutela aintzat hartuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Yolanda Barcina albisteak Albisteak Nafarroa Espainiako Felipe VI.a bideoak Viana albisteak