Politika -
Frantziako Estatua
Ibon Fernandez Iradi preso gaixoak kartzelan jarraitu beharko du
Frantziako Justiziaren arabera, esklerosi anizkoitzak ez dio, oraingoz, gaitasungabetzen, eta ez dago jakiterik larrituko den ala ez.
agentziak | erredakzioa
Pariseko Apelazio Auzitegiak errefusatu egin du Ibon Fernandez Iradi ETAko presoaren eskaria, eta esklerosi anizkoitza duen presoak kartzelan jarraitu beharko du, Maritxu Paulus Basurco abokatuak azaldu duenez.
Frantziako Justiziaren arabera, esklerosi anizkoitzak ez dio, oraingoz, gaitasungabetzen, eta ez dago jakiterik larrituko den ala ez. Hori dela eta, ez dakite okerrera egingo duen eta horrek kartzelan jarraitzea galaraziko dion.
Paulus Basurco esan du oraindik ez dutela erabaki ebazpen horren kontrako helegitea jarriko ote duten Auzitegi Gorenean, lehenik sakonean aztertu behar baitute.
Dena dela, beti izango dute kartzelatik ateratzeko eskaria egiteko aukera presoaren gaixotasunak okerrera egin duela argudiatuz gero.