Politika -
Gasteiz
Oroimenerako Zentroak 'biktima guztiak' omentzea eskatu du EAJk
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Gasteizen izango da asteartean, zentroaren irekiera ekitaldian.
Erredakzioa
Gorka Urtaran EAJren Gasteizko Udaleko bozeramaileak exijitu du Arabako hiriburuan jarriko duten Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroak "indarkeria mota ororen biktima guztiak" omentzea.
"Ulertezina izango litzateke zentroan ETAren terrorismoaren biktimak omentzea, eta kanpoan geratzea martxoaren 3koak, GALenak edo gehiegikeria polizialenak, besteak beste", adierazi du Urtaranek prentsa-ohar batean.
Jeltzaleak eskari horixe egin du; izan ere, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Gasteizen izango da asteartean, zentroaren irekiera ekitaldian.
Urtaranek "aitzakia politikoarekin" egindako indarkeria edo terrorismo ororen biktimak omentzea eskatu du.
EAJren udal-taldeak mozioa sartu du udaletxean, Espainiako Gobernuari eskatzeko bete dezala terrorismoaren biktimen berdintasun printzipioa, eta "zuzen" dezala "baldintza hori errekonozitzeko moduan dauden biktimen kalte-ordainaren ukapena".