Politika -

Presoak

EB Espainia ikertzen ari da zigor pilaketaren araudia dela eta

Madrilgo Gobernuak aferari buruzko txosten bat igorri du Bruselara, eta aztertu ondoren, datozen egunetan kaleratuko du Batzordeak ebazpena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak Euskadi Irratiari jakinarazi dionez, Brusela Espainiako Gobernua ikertzen ari da espetxe zigorrak atzerrian betetzeari buruzko araudi europarra nola aplikatu duen argitzeko.

2008ko araudiaren arabera, Espainiak aintzat hartu beharko lituzke presoek atzerriko espetxeetan emandako urteak.

Madrilgo Gobernuak aferari buruzko txosten bat igorri du Bruselara, eta aztertu ondoren, datozen egunetan kaleratuko du Batzordeak ebazpena.

Auzitegi Gorenaren arabera, Europar Batasunean betetako zigorrak pilatzea aurreikusten duen arau europarrak ezin du eragin euskal presoak libre geratzea, Frantziako Estatuan betetako espetxe urteak Espainiako Estatuaren zigorrari kenduta. Hori horrela, Auzitegi Nazionalak Santi Potrosen eta beste hiruren kasuan hartutako erabakiaren kontra egin du Gorenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Zer ari da gertatzen Europan? Presoak bideoak