Politika -
Hiru urteko zigorra
Kataluniako Konstituzioa idatzi zuen epailea zigortu du BJKNk
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko gehiengo kontserbadoreak erabakiari babesa eman dio, baina bokal progresistek aurkako botoa eman dute. Guztira, aldeko 12 boto eta kontrako boz izan dira.
Erredakzioa
Santiago Vidal Bartzelonako epailea hiru urterako zigortzea erabaki du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN), Kataluniako Konstituzioaren idazketan parte hartzeagatik.
Carlos Lesmes BJKNko presidenteari babesa ematen dion gehiengo kontserbadoreak hartu du erabakia, baina bokal progresistek aurkako botoa eman dute. Guztira, aldeko 12 boto eta kontrako boz izan dira. Erabakiaren aurkako boto partikularra iragarri dute progresistek.
Diziplina-neurria Antonio Jesus Fonseca magistratuak bultzatu zuen. Vidali bi falta oso larri egotzi eta proposamena BJKNren osoko bilkuraren esku utzi zuen Fonsecak, baina azkenean ez dute proposamen hori bozkatu.
Botere Judizialaren Lege Organikoko 417.14 artikuluan jazotako falta larri batengatik hiru urteko zigorra ezarri dio Botere Judizialak Vidali. Konstituzioarenganako eta ordenamendu juridikoarenganako fideltasuna ez izatea leporatu diote.
Espainiako Konstituzioarenganako fideltasunaren “bistako” urraketa batengatik Vidal epailea karrera judizialetik kanporatzea proposatu zuen Fiskaltzak; izan ere, Kataluniako Konstituzioa idatzi eta independentziaren aldeko ekitaldi publikoetan parte hartu zuen.