Politika -

Tertulia Radio Euskadin

Egibar: 'Mario Fernandezek ez zuen esku-sartzea onartu behar'

Bestalde, Semperrek esan du “harrituta” dagoela PP tartean dagoelako; Pastorren nabarmendu du PSE-EE “arin” jokatu zuela kode etikoa aplikatzean. EH Bilduren esanetan, “lotsagarria” izan da.

Mario Fernandezen erabakia 'irregularra' izen zela dio Egibarrek

2:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar EAJren legebiltzarkide eta GBBren presidenteak esan du bere alderdiak ez zekiela Kutxabank Mikel Cabiecesi dirua ematen ari zionik, abokatu bulego baten bidez, eta Mario Fernandezek ez zuela ?esku-sartzea onartu behar?.

Fernandezek esan zuen atzo 2012an ?PPren buruzagi batek? Mikel Cabiecesi ?lanpostu bat bilatzeko? eskatu ziola, ETAren kontrako borrokari lotutako beste pertsona batzuekin egin zen bezala, eta horregatik kontratu bat sinatu zuen abokatu bulego batekin (Cabiecesek egiten du lan bertan).

Radio Euskadin egindako eztabaida politiko batean, ?esku-sartzeko politika onartezina? izan da PPk eta PSE-EEk Mario Fernandezi eta Kutxabanki lanpostu bat bilatzea, Espainiako Gobernuaren ordezkariari, Joseba Egibarren ustean, euskal kutxei ez baitagokie arazo hori konpontzea.

Jeltzalearen arabera, kasu honek Kutxabank zuzendu duten kideen "independentzia" azaleratu du: bere alderdiak administrazio kontseiluan gehiengoa izan arren, ez zuen Mario Fernandezen jokabidearen berri izan, ezta Gregorio Villalabeitia egungo presidentearena ere (azken honek txosten bat egiteko eta Europako Banku Zentralari igortzeko eskatu zuen).

?Mario Fernandezek ez zion EAJri ezer esan, galdera egin izan balu ezezkoa jasoko zuelako?, esan du Egibarrek. Gainera, Villalabeitiaren erabakia ?zuzena? eta Fernandezena ?irregularra? izan direla esan du.

Horren haritik, Borja Semper PPren legebiltzarkidea ?harrituta? azaldu da bere alderdiak ?Gobernu espainiarraren ordezkari sozialista EAJk kontrolpean duen erakunde batean kokatzeko ahalmena? izateagatik.

Gainera, ziurtatu duenez, Euskadiko PPren egungo zuzendaritzak ?ez zekien ezer? eta horregatik izan dute auzi honetan ?jarrera irmoa?.

Gainera, azpimarratu egin du irregulartasuna ez duela egin Cabiecesentzat lanpostua eskatu duenak, baizik eta onartu eta modu ez zuzenean kontratatzea erabakitzen duenak.

Jose Antonio Pastor bozeramale sozialistaren hitzetan, PSE-EEk "arin" jokatu du kode etikoa aplikatzeko orduan, Cabiecesi behin behinean baja emanda.

Horrez gain, galdegin du auzi hau plazara eramatean ?nork? atera duen ?etekina eta zein helbururekin? atera duen. "Kutxabankek kontrol soziala izatea oztopatzea" nahi dutenek, esan du.

Oskar Matute EH Bilduren ordezkariak, bere aldetik, ?lotsagarria? dela adierazi du. Era berean, ziurtatu du ez dela euskal politikariek lan egin barik dirua jasotzen duten kasu bakarra, eta adibidetzat Sestaoko Ibarzaharra (EAJren bi kide tartean sartuta daude) sozietatea jarri du.

Bestalde, Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak ere Kutxabank auzia hizpide izan du, EAEko hiru lurraldeetarako ahaldun nagusi kargurako eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko alkategaiak aurkezteko, alderdiak egin duen aurkezpen prentsaurrekoan. Maneirok Kutxabanken gertaturikoa "Euskadin, alderdi politiko gehienen artean Administrazioko kargu nagusiak banatzeko hamarkadatan" egon den "itun sekretua"rekin lotu du. Hori dela eta, "entxufismoarekin eta adiskidekeriarekin" amaitzea eskatu du.

Halaber, iragarri du Kutxabanken auzia Eusko Legebiltzarrera eramango duela eta Iñigo Urkullu lehendakaria interpelatuko duela "berak eta Eusko Jaurlaritzak egoera nola ikusten duten azaltzeko eta auzia argitzeko zer egitea pentsatzen duen azpimarratzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Albisteak Alderdi Popularra Joseba Egibar bideoak Kutxabank albisteak EH Bildu Nafarroa PSE-EE albisteak