Politika -

Pariseko atentatuen ostean

Frantziak 2.600 pertsona kontratatuko ditu terrorismoari aurre egiteko

Manuel Valls lehen ministroak 425 milioi euroko aurrekontua izango duen egitasmoa aurkeztu du datozen hiru urteetarako, Barne eta Justizia alorretan bereziki.

Manuel Valls Frantziako lehen ministroa. Argazkia: Efe
Manuel Valls Frantziako lehen ministroa.
425 milioi erabiliko ditu Frantziak terroristen kontra

1:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel Valls Frantziako lehen ministroak terrorismoaren aurkako egitasmo berria aurkeztu du. 425 milioi euroko egitasmoa izango da, eta 2.680 pertsonaren kontratazioa aurreikusten du.

Ministroen Kontseiluaren bileraren ostean Vallsek azaldu duenez, 425 milioi horiek "inbertsio, ekipo eta funtzionamendu kredituetara bideratuko dira datozen hiru urteetan". Dena dela, diru kopurua 735 milioi eurora igoko da langile berrien gastuak aintzat hartuz gero.

Frantziako Gobernuaren terrorismoaren kontrako egitasmo berriaren beste zutabeetako bat kartzela politikarena izango da, jarrera erradikalak hartu dituzten presoekiko arreta berezia jarriko baitute. Fresneseko espetxean, adibidez, dagoeneko hasi dira presoak elkartzen, eta orain beste bost presondegitan hartuko dute neurri bera.

3.000 pertsona zaintzea

Vallsen esanetan, gaur egun "ia 1.300 pertsona" zaintzen ari dira Sirian eta Iraken jihadistekin dituzten loturak direla eta. Gainera, terroristak izan daitezkeen pertsonen kopuruak % 130 egiten omen du gora urtero Frantzian azken urteetan.

Horiek kontuan izanda, eta frantsesez Interneten jarduten duten "sustatzaileak" aintzat hartuta, "zaindu beharrekoak ia 3.000 dira", Vallsek azaldu duenez.

1991ko Segurtasun Legea

Bestalde, mehatxu horiei aurre egite aldera, Frantziako Gobernuak 1991ko segurtasun legearen erreforma gauzatzeko prozesua azkartuko du, lege hori "Interneten aurretik sortu" zelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Frantzia argazkiak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Macronen Gobernua