Politika -

Diputatuen Kongresua

Terrorismoagatik zigortutakoei debekatu egingo diete irakasle izatea

PP eta PSOE negoziatzen ari diren estatu mailako itunean, besteak beste, terrorismoagatik kondenatutakoak irakaskuntzan jarduteko gaitasunik gabe uztea jasoko dute.

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa. Argazkia: EFE
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa. Argazkia: EFE
Terrorismoagatik zigortatukoei irakasle izatea debekatuko diete

02:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak gaur Diputatuen Kongresuan adierazi du terrorismoagatik zigortu dituzten pertsonei irakasle izatea debekatuko zaiela eta debeku hori PP eta PSOE negoziatzen ari diren Estatu Itunean jasoko dela.

Fernandez Diazek Diputatuen Kongresuan egin du iragarpena, Carlos Casimiro UPNko diputatuari erantzunez. Halaber, PP eta PSOE negoziatzen ari diren Estatu Itunera ahalik eta talde gehien batzeko nahia adierazi du Espainiako Barne ministroak.

Carlos Casimiro Salvadorrek azaldu duenez, UPNk akordio horretara egin dezakeen ekarpen handiena da terrorismo ekintza larriengatik zigortutakoek irakaskuntzan jarduteko gaitasunik gabe uztea, "irakasle izan ez daitezen eta horrela gazteei burua berotzeko aukera izan ez dezaten".

Jorge Fernandez Diazek azaldu duenez, Gobernua aspaldidanik ari da lanean terrorismoaren mehatxuari aurre egiteko, Espainia, Europa eta nazioarte mailan, eta terrorismoak "gure elkarbizitzaren oinarri den askatasun eta baloreen sistema suntsitu nahi du", gaineratu du.

"Zoritxarrez, Espainia da terrorismoa, batez ere ETArena, luzaroen eta gogorren jasan duen herrialdea. ETAk proiektu totalitarioa ezarri nahi zuen oinarritik, ETAren azken txostenetako batek zioen bezala", azaldu du.

Bestalde, nabarmendu du konbentzituta dagoela PSOErekin negoziatzen ari diren Estatu Itunarekin nazioarteko terrorismoa garaitzeko moduan izango direla, "iraganean ETA garaitzeko izan ginen bezala".

Bestalde, PSOErekin negoziatzen ari diren Estatu Itunari esker, etorkizunean nazioarteko terrorismoa garaitzeko moduan izango direla nabarmendu du, "iraganean ETA garaitzeko gai izan ginen bezala".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainiako Gobernua bideoak Espainia bideoak ETA Gaurko titularrak Eguneko albisteak Irakasleak