Politika -
ETA-ren armagabetzea
'PPren estrategia inmobilista erraztea' egotzi dio Sortuk Urkulluri
Pernando Barrenak, bestalde, balio handia eman dio Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak kaleratutako adierazpenari.
Erredakzioa
Pernando Barrena Sorturen bozeramaileak ETAren armagabetzearen inguruan Jaurlaritzak egindako proposamena kritikatu du. Sorturen aburuz, ?Urkulluren jarrerak PPren estrategia inmobilista errazten du?.
Prentsaurrekoa eskaini du Sortuk Iruñean, eta igandean Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak eta Eusko Jaurlaritzak kaleratutako oharrak hizpide izan ditu.
?Urkulluren gobernuaren ustezko ekarpen jarrera ez da egiazkoa, igorri duen proposamena armak entregatzeko eskaera bat baita?, esan du Barrenak. ?Armagabetze prozesu ordenatu, adostu eta oso bat izan beharko lukeenetik oso urruti dago?, azpimarratu du.
Sorturen idazkari nagusiak gogoratu duenez, ?Urkulluk ETAren borondate osoaren berri du, eta badaki PPren gobernuaren borondate ezak bultzatu duela prozesua modu horretan egitea?. ?Hori guztia jakinda, jarrera arduragabea eta onartezina izaten ari da?, gaineratu du.
Eusko Jaurlaritza errealitatea ?desitxuratzen? ari dela salatu du, eta PPren ?jarrera inmobilista? bultzatzen.
ETAren armagabetzea
Bestalde, Barrenaren ustean, ?aurrerapauso garrantzitsua eta oso positiboa? da ETAren armen zigilatze prosezuak ?aurrera egiten jarraitzea?, igandean Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeak ziurtatu bezala.
Barrenaren hitzetan, ?armen zigilatzea ETAk eta Egiaztatzaileen Batzordeak elkarrekin egindako prozesua da, erabateko armagabetzea burutu eta armak behin betiko suntsitu aurretik. ETA prest dago?.
Prosezu horretako erritmoak -Sortuko bozeramaleak esan duenez- ?PPren Gobernuaren jarrera ezaren araberakoak dira?, eta ?zailtasun horiek? aintzat hartu beharko dira ?prosezu horren ibilbidea baloratzeko orduan?. Edonola ere, prozesua ?martxan? dagoela azpimarratu du.