Politika -

Elkarrizketa

Rementeria: 'Ez dut erreforma fiskalik aurreikusten Bizkaian'

Hauteskundeen ondorengo itunak ere hizpide izan ditu Rementeriak. “Ez dut ezer baztertzen, jeltzaleak beti agertu baikara elkarrizketarako prest”, gaineratu du.

Unai Rementeria. Artxiboko irudia.
Unai Rementeria
Unai Rementeria. Artxiboko irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileak eta lurralde horretan ahaldun nagusi izateko EAJren hautagaiak “erreforma fiskalik” ez duela aurreikusten adierazi du, “ez orain eta ez gero”. Itunak ere hizpide izan ditu Rementeriak. “Ez dut ezer baztertzen, jeltzaleak beti agertu baikara elkarrizketarako prest”, gaineratu du.

Onda Vasca irratiari egindako adierazpenetan, 2020. urteko Eurokopa eta San Mamesen jokatuko den partidaren inguruan aritu da Rementeria. “2020an ahaldun nagusi banaiz, palkoan egon nahiko nuke, euskal selekzioaren partida bat ikusten, Espainiaren, Frantziaren edo Ingalaterraren aurkako partida bat”, esan du.

EAJren zerrendaburu izatea “konpromisoz” onartu duela gaineratu du Rementeriak, “horrela nahi izan baitute aukeraketa egin duten Bizkaiko 100 elkartek baino gehiagok”. “Jeltzaleak beti agertu izan dira erreleboak egitearen alde, eta orain hemen tokatzen da erreleboa egitea”, nabarmendu du.

Hauteskundeen ondoren EAJk beste alderdi batekin Bizkaian ituna egiteko aukeraren inguruan galdetu diote, eta ezer ez duela baztertzen esan du. “Eusko Alderdi Jeltzalea beti egon da elkarrizketaren alde; Euskadin alderdi guztiekin itunak egin dituen alderdi bakarra da”, azaldu du.

Erreforma fiskalaren inguruan Bizkaiak “etxeko lanak” eginda dituela azpimarratu du. “2014an indarrean sartu den erreforma garrantzitsu bat garatu baitzuen 2013an”. Hori dela eta, “ez orain eta ez gero ez dut inongo aldaketarik aurreikusten”, esan du.

Udalen Legeari dagokionez, legeak “udalen eta Diputazioaren arteko harremanak ez dituela oztopatzen” nabarmendu du. “Jada indarren zituzten udalen eskumenei zentzua ematen die. Udalek egiten dutena legez zehazten da”, horren iriitzian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Bizkaia