Politika -

EH Bilduren ekitaldia

Galdeketak 'arma gisa' ez erabiltzeko eskatu die Olanok alderdiei

Herri galdeketen inguruan ikasteko “asko” dagoela onartu du Xabier Olanok, eta Gipuzkoako alderdi guztiei kontsulten bidea irekitzeko deia egin die.

xabier olano

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Olano EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuak herri galdeketak “arma gisa” ez erabiltzeko eskatu die agintari politikoei eta kontsultak “erakundeetako kudeaketan” txertatzearen alde agertu da, beti ere “emaitzak errespetatzen badira”.

Donostian egin duen ekitaldian, ahaldungaiak esan du EH Bilduk herritarren parte-hartzea bere hauteskunde programaren “oinarri” izan zuela 2011ko Foru eta Udal hauteskundeetan.

“Pausoz pauso”, Gipuzkoa “erreferente” bat bihurtu dela esan du Olanok eta, adibide gisa, asteburu honetan egingo dituzten hiru galdeketak azpimarratu ditu: Deban, Mutrikun eta Lazkaon egingo dituzte, alegia.

Igeldoko kontsulta eta 2015ean Zestoan egingo dutena ere gogora ekarri ditu Gipuzkoako hautagaiak.

Herri galdeketen inguruan ikasteko “asko” dagoela onartu du Xabier Olanok, eta Gipuzkoako alderdi guztiei kontsulten bidea irekitzeko deia egin die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa EH Bildu EH Bildu