Politika -

Nafarroa

Rabadek UPNn hautagaitza aurkeztu eta primarioak egitea eskatu du

“Begi onez ikusiko nuke parte-hartze prozesu zabalago bat egitea. Primarioetan egotea gustatuko litzaidake”, esan du Juan Ramon Rabadek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Ramon Rabade Tuterako ospitaleko zuzendariak hautagaitza aurkeztu du UPNren zerrendaburu izateko datorren foru hauteskundeetan, iragarri zuen bezala, eta primarioak egitearen alde agertu da.

Izan ere, primarioek alderdiaren barruan eragindako ika-mika izan du hizpide, eta prozesu horren alde azaldu da. “Begi onez ikusiko nuke parte-hartze prozesu zabalago bat egitea. Primarioetan egotea gustatuko litzaidake”, gaineratu duenez.

Rabaderen esanetan, ‘navarrometro’ inkestaren emaitzak plazaratu arte itxaron nahi izan du “defendatuko ditudan ideiak sendotzea” merezi duen baloratzeko.

Horren haritik, Rabaderen ustean, emaitzok “hondamendia” dira eta “norabide aldaketa eskatzen dute, eta hautagaitzaren bidez aldaketa gidatzen saiatuko naiz”. Gainera, erantsi duenez, aipatutako inkestaren galderek erakusten dute “hiritarrek antzematen” dutela “ez garela begietara begiratzen ari”.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika UPN Gaurko albisteak Nafarroan Alderdi politikoak berriak