Politika -

UPN

Juan Ramon Rabade, Barcinaren ordezkoa izateko bigarren hautagaia

Tuterako Ospitaleko zuzendariak hautagai gehiago aurkeztearen alde egin du, UPN "bizirik" dagoela erakusteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Ramon Rabade Tuterako Ospitaleko zuzendariak hautagaitza aurkeztuko du Yolanda Barcinaren ordez UPNren hauteskunde zerrendaburua izateko.

Rabadek berak EFE agentziari azaldu dionez, segur aski asteburuan erroldatuko du ofizialki hautagaitza.

Horren esanetan, bere asmoa ez da Jose Javier Esparza kontseilariaren hautagaitzari "aurre egitea", horren "laguna" baita. "Ez dut inoiz kritikarik egingo [Esparzaren aurka]; are gehiago, nire hautagaitzaren helburua hautaketa prozesuari zilegitasuna ematea da", esan du.

"Hainbat hautagai egoteak UPN bizirik dagoela eta alderdia zuzentzeko pertsona ugari daudela erakusten du", gaineratu du.

Esparzak dagoeneko erroldatu du hautagaitza

Bestalde, Jose Javier Esparza Nafarroako Gobernuko kontseilariak ostegun honetan erroldatu du ofizialki bere hautagaitza.

Hautagaitzak aurkezteko epea hilaren 24an bukatuko da, 15:00etan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Yolanda Barcina UPN Nafarroa