Politika -

2015eko hauteskundeak

Yolanda Barcina ez da berriz izango Nafarroako gobernuko presidentea

Uko egin dio 2015. urteko foru hauteskundeetan UPNren zerrendaburua izateari

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea. EFE
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea. EFE
Yolanda Barcina ez da UPNren zerrendaburua izango

1:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako gobernuko presidentea ez da UPNren zerrendaburua izango 2015. urteko foru hauteskundeetan, eta, beraz, ez da presidente karguan jarraitzeko hautagai izango.

Barcinak berak egin du iragarpena, astelehen arratsalderako deitutako premiazko prentsaurreko batean.

Dena dela, zerrendako beste postu batean aurkezteko prest agertu da Barcina.

"Ez dut erabaki hau hartu inork eskatu didalako", gaineratu du.

Barcinaren iragarpena ezustean etorri da. Izan ere, abuztuan, berriz ere hautagai izango zela iragarri zuen.

Foru-gobernuko presidentea parlamentari izaten jarraitzeko prest agertu da, eta UPNren hurrengo zerrendaburuari babesa emango diola esan du.

"Une inportantea da UPNren zerrendaburua berritzeko, eta horrek ilusio berezia transmitituko die UPN-n konfiantza dutenei", nabarmendu du.

Nolanahi ere, esan du ukoaren helburua ez dela PSNrekin akordioa lortu ahal izatea.

Barcinak gutxiengoan gobernatzen du 2012. urteko udan UPNren eta PSNren arteko ituna hautsi zenetik.

Ordutik, foru presidenteak ezin izan ditu aurrekontuak onartu, eta, bi urtez jarraian, aurreko urtekoak luzatu behar izan ditu. 2015. urtekoekin ere berdin gertatuko da segur aski.

10 egun hautagaitzak aurkezteko

Testuinguru honetan, UPNren Zerrenda Batzordeak azaroaren 21a arteko epea jarri du alderdiaren zerrendaburua izateko hautagaitzak aurkezteko.

Barcinak berak azaldu duenez, Batzordeak bilera egin du astelehen honetan, eta hamar eguneko epea zabaltzea erabaki du, Nafarroako Parlamenturako eta Iruñeko eta Tuterako alkatetzetarako hautagaitzak aurkezteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Yolanda Barcina UPN Nafarroa