Politika -

Katalunia

Azaroaren 9a 'mugarri' izan daitekeela uste du Eusko Jaurlaritzak

Igandetik aurrera, Espainiako Estatuaren eta Kataluniaren artean negoziazio fase bat irekitzea espero du.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EiTB
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EiTB
Mugarri bat izango da eta Madrilek erantzun politikoa ematea espero du

0:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Katalunian bihar egingo duten prozesu parte-hartzailea mugarri izatea, eta astelehenetik aurrera Espainiako Estatuaren eta Kataluniaren artean negoziazio fase bat irekitzea espero du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Halaber, negoziazio prozesu horren amaieran prozesu parte-hartzaile "eraginkorrago bat" izatea espero duela erantsi du.

Kazetariei Bilbon egindako adierazpenetan, "bihar Kataluniako gizartearen parte hartzea" posible izango dela nabarmendu du, eta azaroaren 9a "erreferentzia garrantzitsua izango da, zalantzarik gabe, inoiz egin gabeko prozesu parte-hartzailea burutuko delako".

"Negoziazio fase baten hasiera izatea, eta negoziazioa kontsulta publiko baten elementu guztiak dituen prozesu parte-hartzaile sakonago eta eraginkorrago batean amaitzea espero dugu. Hala, Kataluniako gizartearen gehiengoak bere etorkizuna erabakitzeko duen borondatea errealitate bihurtuko da", esan du.

Erkorekak azaldu duenez, amaiera hori duen negoziazioa posible izango da, baldin eta Espainiako Gobernuak bere "jarrera itxia" aldatzen badu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Eusko Jaurlaritza albisteak Kataluniaren independentzia