Politika -

Presoak

Frantzian dauden euskal presoek Espainian bete ahalko dute zigorra

Presoei zigorra beren jatorrizko herrialdean betetzea ahalbidetuko dien legea onartu du gaur Espainiako Diputatuen Kongresuak.

Frantzian sakabanatuta dauden presoak. Argazkia: EiTB
Frantzian sakabanatuta dauden presoak. Argazkia: EiTB
Zigorra norbere herrialdean betetzeko legea, onartuta

1:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko edozein kartzelatan zigorra betetzen ari diren presoek beren jatorrizko herrialdean bete ahalko dute zigorra, Espainiako Diputatuen Kongresuak gaur onartu duen legeari esker. Hala, Frantziako kartzelatan zigorra betetzen ari diren euskal presoek zigorra Espainian betetzeko aukera izango dute.

Behe-ganberako osoko bilkurak Europar Batasuneko ebazpen penalak aitortzeko legea onartu du babes zabalarekin. Hori bai, Diputatuen Kongresuak Senatura bidalitako testuan hainbat aldaketa egin dituzte, eta azken bertsio hori da gaur onartu dutena.

Halaber, aurrekari penalei buruzko informazioa trukatzeko eta Europar Batasuneko ebazpen judizialei buruzko gogoetak elkartrukatzea ahalbidetuko duen legea onartu dute.

Onartutako lege horiei esker, beste herrialdeetan emandako epaiak eta babes aginduak propiotzat hartuko ditu Espainiak, eta, aldi berean, beste herrialdeek bere egingo dituzte Espainiako auzitegi eta epaileen erabakiak.

Bestalde, aurrerantzean epaileek eta fiskalek Europar Batasuneko edozein herritarren delitu historialera sarbidea izango dute, zigortu duten herrialdea edozein dela ere.

Emilio Olabarria EAJko ordezkaria pozik agertu da lege horiek Espainiako ordenamendu juridikoak dituen disfuntzioak konpontzeko balioko dutelako.

Bestalde, Iker Urbina Amaiurreko diputatuak adierazi du Espainia Europar Batasuneko legedira egokitu behar izateak zer pentsatua eman beharko liekela PPri eta PSOEri, eta euskal presoen sakabanaketa politikari amaiera jartzeko eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainia bideoak Presoak bideoak Frantzia argazkiak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Macronen Gobernua