Politika -

Nafarroako Parlamentua

Ebazpen-proposamenak eztabaidatu eta bozkatuko dituzte gaur

Autogobernua, berpizte ekonomikoa, erreforma fiskala eta zerbitzu publikoen hobetzea dira ebazpenetan jasota dauden gai nagusiak. Denera, 28 proposamen izango dituzte mahai gainean eztabaidarako.

Nafarroako egoerari buruzko eztabaida atzo hasi zen, Nafarroako Parlamentuan. EiTB.
Nafarroako egoerari buruzko eztabaida atzo hasi zen, Nafarroako Parlamentuan. EiTB.
Nafarroako egoerari buruzko eztabaida atzo hasi zen, Nafarroako Parlamentuan. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foru Erkidegoko egoerari buruzko eztabaidak bigarren eta azken eguna du gaur Nafarroako Parlamentuan .Atzo aurkeztutako 28 ebazpen proposamen eztabaidatu eta bozkatuko dituzte talde guztiek. Autogobernua, berpizte ekonomikoa, erreforma fiskala eta zerbitzu publikoen hobetzea dira ebazpenetan jasota dauden gai nagusiak

09:30ean zen hastekoa gaurko saioa, baina 10:00ak arte atzeratu da. Parlamentutik jakinarazi dutenez, Alberto Catalan ganberako presidenteak mahaiko kideak bildu ditu lehen orduan, oposizioko taldeek elkarrekin aurkeztu duten proposamen bat aztertzeko, eta horrek atzerapena ekarri du. Epetik kanpo aurkeztutako ebazpena izan da, eta Volkswagenen BEZaren inguruan Nafarroako Gobernuak egindako kudeaketa kritikatzen du oposizioak bertan.

UPN, PSN, PPN eta E-I taldeek bosna proposamen aurkeztu dituzte. Bilduk eta Aralar-NaBaik, berriz, elkarrekin lau, eta bakoitzak bere aldetik bana. Geroa Baik bi aurkeztu ditu.

Atzoko saioan bezala, gaur ere, oposizioak emango dio hasiera taldeen txandari, handitik txikira. UPN izango da ebazpenak aurkezten azkena. Talde bakoitzak bere proposamen guztiak agerraldi bakarrean  defendatuko ditu. Hamarna minutu izango dituzte horretarako.

Ondoren, berriro, talde bakoitzak, ordena berean, hartuko du parte;  gainontzekoen proposamenen inguruan hitz egiteko (bost minutu)  eta erreplikarako (bost minutu) tartea izango da. Eztabaida amaituta, talde bakoitzaren proposamenen bozketari ekingo zaio, banan-banan.

Atzo hasi zen Foru Erkidegoaren Egoerari buruzko eztabaida, Yolanda Barcina presidentearen hitzaldiarekin.  Bere diskurtsoan, UPNren kudeaketa sutsu defendatu zuen eta oposizioa gogor kritikatu.  Taldeen txandan, berriz, oposizio osoak Nafarroako Gobernuaren "ezegonkortasunaren" arduradun izatea egotzi zion Barcinari.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa