Politika -

Ekimena

Donostiak 1936-1944ko 'Oroimen Historikoaren Mapa' plazaratu du sarean

Izagirrek azaldu duenez, mapa "gure iragana modu kritikoan eta dinamikoan gogoratzeko gonbidapena da, 1936. urteko horretako udatik aurrera gertatutakoa ulertzeko ahaleginean".

Donostiako Udalak memoria historikoaren mapa aurkeztu du

0:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak 'Oroimen Historikoaren Mapa" sortu du sarean eta, momentuz, 1936-1944 denbora tartean gertatutako jaso dute. Guztira, "gatazkak, bonbardaketak, atxiloketak, fusilamentuak, lurperatzeak izan ziren" 110 leku jaso dituzte, baita "oroimenerako" zenbait leku ere.

Juan Karlos Izagirrek egindako prentsaurrekoan, tresna berri honen berri eman du, eta horren bidez posible da "1936ko gerran -Estatu kolpearen ondorioz sortutakoa- eta ondorengo urteetan izandako gertakaririk esanguratsuenak ezagutzea".

Mapak ez du jaso, momentuz, ETAk hirian egindako atentatuak. Horren inguruan ere mintzatu da Izagirre; alkateak esan du "oso garrantzitusua" dela ETAk hiriburu gipuzkoarrean eragindako 102 biktimak aitortzea, baina "biktimak askoz gehiago izan dira".

Hori dela eta, Udala biktima guztiak "jasoko dituen dokumentu bat" garatzen ari da, "biktima bakoitzaren atzean pertsona bat zegoelako, hildako guardia zibil eta militar baten atzean seguruenik familia baten kidea zegoelako, eta eraildako edo torturatutako ETAko kide batean atzean ere pertsona bat zegoelako".

Donostiako ordezkari nagusienak baieztatu duenez, mapa "gure iragana modu kritikoan eta dinamikoan gogoratzeko gonbidapena da, 1936. urteko horretako udatik aurrera gertatutakoa ulertzeko ahaleginean".

Izagirreren esanetan, ikerketa historikoa egiteko Diputazioak lagundu du, eta Euskal Memoria Fundazioak egin du. Gainera, datu historikoak, argazkiak eta hiriaren oroimenarekin lotutako bibliografia ageri dira.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostia albisteak