Politika -

Deustuko Unibertsitatea

Urkullu: 'Ateak ezin dizkie itxi Gobernuak Kataluniari eta Euskadiri'

Elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa "arazo politikoak konpontzeko bideak" direla defendatu du lehendakariak Deustuko Unibertsitatean.

Iñigo Urkullu lehendakaria Deustuko Unibertsitatean. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria Deustuko Unibertsitatean. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria Deustuko Unibertsitatean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko eta Kataluniako exekutiboek "elkarrizketari ateak zabaltzeko" eskatu dute eta Gobernuak "ezin dizkie ateak itxi", adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak. Elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa "arazo politikoak konpontzeko bideak" direla defendatu du.

Ikasturteari hasiera eman dio Deustuko Unibertsitateak eta Urkulluk hitzaldia eman du ekitaldian. Lehendakariak hitza hartu eta "duela ordu gutxi" izandako "parte-hartze erakustaldia" goraipatu du. Herritarrek "demokratikoki etorkizuna" erabakitzea eskatu dute, esan du Diadako ekitaldiei erreferentzia eginez.

Urkulluren hitzetan, Eusko Jaurlaritzak ere "elkarrizketaren bidez" parte-hartzea sustatu nahi du. "Negoziazioan parte-hartzea, akordioan parte-hartzea", erantsi du.

"Errespetu falta"

"Akordio instituzionalenganako errespetu falta" ikusita, Kataluniako eta EAEko gobernuek "elkarrizketaren ateak zabaltzea" eskatu dute. Zentzu horretan, Espainiako Exekutiboak "ezin dizkie ateak itxita mantendu", ziurtatu du.

"Gure eztabaida autogobernu adostuaren errespetua da; izan ere, orain arte ez dute bete, eta baita autogobernuan sakontzea ere", gaineratu du.

Urkulluren ahotan, "subiranotasun inposatuaren edo subiranotasun partekatuaren arteko aukera egitea da elkarrizketaren, negoziazioaren, akordioaren eta parte-hartzearen bidez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Politika Azken albisteak Urkullu Kataluniaren independentzia EAE Espainiako Gobernua Espainia argazkiak Kataluniako prozesua zuzenean