Politika -

Berria bihar aurkeztuko dute

Frantziako Gobernuak dimisioa eman du, eta Vallsek berria egingo du

Manuel Valls lehen ministroak erabakia iragarri du. Arnaud Montebourg Ekonomia ministroak berretsi egin du bere jarrera eta, esan duenez, "austeritate neurriek ez dute funtzionatzen".

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Frantziako gobernuaren dimisioa aurkeztu du Valsek

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Gobernu osoak dimisioa eman du gaur, Manuel Valls lehen ministroak iragarri duenez. Francois Hollande presidenteak Gobernu berri bat sortzeko eskatu dio Vallsi.

“Bihar bertan iragarriko dugu Gobernu berria”, adierazi du Hollandek ohar batean.

Asteburuan zehar, Frantziako Ekonomia eta Hezkuntza ministroek Gobernuak martxan jarritako hainbat neurri kritikatu dituzte.

Hollandek gaur bertan hartu du Manuel Valls, eta "Frantziari egokitutako orientabideekin bat" datorren Gobernu berri bat sortzeko eskatu dio.

Liskarrak Gobernu barruan

Hollanderen Gobernuaren aurka Ekonomia eta Hezkuntza ministroek egindako kritiken ondoren dator Frantziako krisi berria.

Arnaud Montebourg Ekonomia ministroak hazkunde politikak eta ez murrizketak bultzatzea defendatu du gaur goizean Europe 1 kateari eskainitako elkarrizketan.

Dimisioa eman behar duen galdetuta, Ekonomia arduradunak erantzun du ez duela Gobernuarekiko elkartasuna urratu. "Ez dut uste ministro izateari utzi behar diodanik, nire jarrera zein den esateagatik".

Monteborgek berretsi du esandakoa

Arnaud Montebourg Frantziako Ekonomia ministroak berretsi egin du bere jarrera; "austeritate neurriek ez dute funtzionatzen" esan du, gainera, iragarri du bere "askatasuna" berreskuratuko duela ez dela Vallesen talde berriaren kide izango.

Ikusmin handia sortu duen prentsaurreko batean Montebourgek esan duenez, "nire erantzukizuna, Ekonomia ministroa naizen neurrian, egia esatea da: austeritate neurriek ez dute funtzionatzen eta gainera bidegabeak dira". Ministro honek azken egunetan egindako adierazpenek eragin dute Hollanden Gobernu osoaren dimisioa.

Montebourgek nabarmendu du austeritate neurriak "zentzugabeak" direla "defizitak zailtzen dituzte, murriztu beharrean". Gainera, "beste bide bat" dagoela azpimarratu du eta berak bere "izaerari eutsi dio, pentsatzen duenari".

Hori dela eta, "eginbeharrekoa bete dudalako harro, lehen ministroari esan diot nire askatasuna berreskuratu behar dudala", eta Vallsek onartu egin duela zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Munduko albisteak gaur Frantzia François Hollande albisteak Manuel Valls albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Frantziako Gobernua