Politika -

Elkarrizketa ETBn

Adela Asua: 'Katalunia subjektu politiko-juridikoa da; ez subiranoa'

Konstituzionaleko presidenteordeak azaldu duenez, Kataluniak erabakitzeko eskubidea du, baina ez bere egoera juridikoaz. ''Ez dago aldebakarreko erreferendumarentzako aukerarik'', gaineratu du.

Duplex Silvia Intxaurrondo Artur Mas
Duplex Silvia Intxaurrondo Artur Mas
Vicepresidenta del TC: 'Cataluña no es soberano'

E.A.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako subiranotasun adierazpenaren inguruan Auzitegi Konstituzionalak  kaleratutako ebazpenaren ondoren, Adela Asua Auzitegi Konstituzionaleko presidenteordeak asteazken honetan azaldu du Katalunia subjektu politiko-juridikoa dela, baina ez dela subiranoa.

Bilboko magistratuak ebazpenaren gakoak azaldu ditu ''ETB Hoy'' saioan egin duen elkarrizketan. ''Katalunia subjektu politiko-juridikoa da, baina ez da subiranoa'', azpimarratu du. ''Erabakitzeko eskubidea du, baina ez bere egoera juridikoaz erabakitzeko eskubidea'', argitu du Konstituzionaleko presidenteordeak.

''Kataluniako estatutua Kataluniaren lana da, subjektu politiko-juridikoa gisa; hala, estatuaren erreforma Kataluniari dagokio lehen-lehenik'', azaldu du. Alabaina, Asuak gaineratu egin du esparru zabalago baten baitan dela Katalunia subjektu politiko-juridiko. ''Esparru zabalago baten baitan du izaera hori, eta esparru horretan kokatzen gara 1978an Konstituzioa onartu genuen guztiok. Katalunia 1978ko Konstituzioaren eremuan kokatzen da, eta esparru hori onartu genuen guztiok gaude inplikatuta eremu horren aldaketan'', gaineratu du.

Legearen barruan Katalunian galdeketa egiteko beharrezkoak diren baldintzen inguruan ere galdetu diote Asuari. Magistratuak erantzun du horren inguruan ez dietela galdetu, eta, ondorioz, ez dutela hori jorratu ebazpenean.

Hala ere, magistratuak azpimarratu du akordio politikoak beharrezkoak dira. ''Demokratikoki erabakitzeko eskubidea dago, baina Konstituzioak ezarritako prozeduretan. Esparru horretan akordio politikoak beharrezkoak dira, politikoek aktibatu behar dituztelako Konstituzioak jasotzen dituen mekanismoak''. ''Ez dago aldebakarreko erreferendumarentzako aukerarik'', gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika Espainiako Auzitegi Konstituzionala Kataluniako prozesua zuzenean