Politika -

Independentziarako bidean

Katalunia Europako kidetzat hartzeko eskatu dio Masek Redingi

Reding Europar Batzordeko presidenteordearen hitzetan, Katalunia EBtik kanpo geratuko litzateke independente balitz, baina aurrerantzean berriro kide izateko aukera izango lukeela zehaztu du.

Mas Redingi zuzendu zaio: "Beti egon gara elkarri lotuta". Irudia: EFE
Mas Redingi zuzendu zaio: "Beti egon gara elkarri lotuta". Irudia: EFE
Mas Redingi zuzendu zaio: "Beti egon gara elkarri lotuta". Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Generalitateko presidenteak Katalunia 'kide oso ontzat" har dezatela eskatu dio gaur, astelehena, Viviane Redeing Europar Batzordeko presidenteordeari, etorkizunean Europa eraikitzeko, bere dinamismoagatik eta bokazioagatik. Masek Barzelonako Sant Pau Ospitaleko egoitzako eraberritze lanen ondorengo inaugurazioan egin ditu adierazpenok.

Hitzaldiaren amaieran, Masek katalunieraz hitz egiteari utzi eta frantsesez Redingi zuzendu zaio: "Beti egon gara elkarri lotuta, eta Europara estu lotuta"; gainera, Kataluniako gizartea oso bizia eta dinamikoa dela esan du, eta Europa eraikitzen parte hartu nahi duela.

Halaber, katalunierarekiko duen konpromisioa eskertu dio Masek eta, gaineratu duenez, Katalunia sustraidun herrialde bat da, oso bizia, eta Redingek egindako adierazpenen inguruan honako hau azpimarratu du: "Gizakiok ezin gara hazi gure sustraiei begira egon barik, baina soilik sustraiei begiratuta ez da zuhaitz sendo bat haziko".

Viviane Reding Europar Batzordeko presidenteorde eta Europar Batasuneko Justizia, Giza Eskubideen eta Herritarren komisarioaren esanetan, Katalunia EBtik kanpo geratuko litzateke independente balitz, baina aurrerantzean berriro kide izateko aukera izango lukeela zehaztu du.

Catalunya Radiok egindako elkarrizketa batean, Redingek esan du Batasuneko kide den herrialde batetik beste bat sortzen bada, denbora beharko luke berriro kide izateko.

"Posible da berriro EBko kide izatea, baina denbora beharko da", esan du Redingek. Gainera, Gobernu zentralaren eta Generalitaten arteko negoziazioen alde egin du, Katalunia muturreko erabakia hartu eta Espainiatik bereizi ez dadila.

Espainiako barne arazo bat dela eta horren inguruan Europak esku hartu behar ez duela azpimarratu ondoren, Katalunia indartsu eta egonkor bat, Espainia eta Europa sendo eta egonkor batean" gauzatuko duen bidea hartzeko apustua egin du.

"Mesedez, konponbideren bat bilatu ezazue", errepikatu du Europako ordezkariak, Gobernu zentralaren eta Generalitaten arteko negoziazioen alde eginda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Berriak Politika EB Artur Mas albisteak Kataluniako prozesua zuzenean Kataluniaren independentzia