Politika -
'Parot doktrina'
Lasa Mitxelena ETAko kide historikoa kartzelatik irten da
Juan Lorenzo Lasa Mitxelena "Txikierdi" atzo arratsaldean irten zen Moron de la Fronterako (Sevilla) kartzelatik, 'Parot doktrina'ren atzeraeragina baliogabetu eta gero, Etxeratek iragarri duenez.
Erredakzioa
Juan Lorenzo Lasa Mitxelena "Txikierdi" ETAko kide historikoa Moron de la Frontera Sevillako kartzelatik irten zen atzo, Estrasburgoko Auzitegiak 'Parot doktrina'ren atzeraeragina baliogabetu eta gero, Etxerat presoen senideen elkarteak Twitterreko bere kontuan iragarri duenez.
Presoen kolektiboko bozeramaile ofizialetakotzat dute Mitxelena, eta, atzo arratsaldean Sevillako presondegia utzi eta gero, Euskal Herrira abiatu zen, betiere Etxeraten informazioaren arabera.
Juan Lorenzo Lasa Mitxelena "Txikierdi" Errenterian jaio zen, 1955eko otsailaren 14an, eta 70eko hamarkadaren hasieran sartu zen ETA militarrean. 1985ean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Angelun, eta zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zioten bertan, delitugile taldea osatu eta armak eta lehergaiak legez kanpo edukitzeagatik; 1990ean, Limogeseko auzitegi batek Espainiara estraditatu zuen, eta 1992an espainiar agintarien esku gelditu zen. 374 urteko kartzelaldia jarri zioten, besteak beste, sei hilketa eta heriotza ekarri zuten sei atentatu egiteagatik.
Uztailaren 18an, Auzitegi Gorenak Txikierdik jarritako helegitea ezetsi zuen. Auztegi Nazionalak 'Parot doktrina' ezarri nahi ziola eta aurkeztu zuen Txikierdik idatzia.
Azaroan, Sevillako kartzelan hartu zituzten neurrien aurka ETAko zenbait preso historikok egin zuten gose greban parte hartu zuen.
Urrian Estrasburgoko Auzitegiak hartu zuen erabakiaren ondorioz ('Parot doktrina' atzeraeraginez aplikatzea baliogabetu zuen) utzi dute libre Lasa Mitxelena.