Politika -

Parot doktrina

Espainia egoki ari da epaia betetzen, Europako Kontseiluaren ustez

Halaber, ontzat eman du Espainiako Gobernuak Ines del Riori 30.000 euroko kalte-ordaina ez ordaintzeko hartutako erabakia.

Parot doktrina
Parot doktrina
Parot doktrina

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainia egoki betetzen ari da 'Parot doktrina'ren inguruan Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak kaleratutako ebazpena, Europako Kontseiluaren Ministroen Batzordearen ustez.

Europako auzitegiak ezarritako ''neurri indibidualari emandako erantzunaren aurrean'' poztasuna agertu du Kontseiluak, Ines del Rio ETAko kidearen askatasunaren inguruan kaleratutako ebazpenari aipamen eginez.

Epaiaren betetzearen inguruan Estatuko Abokatutzak igorritako txostenak aztertu dituzte batzorde horretako kideek. Covite biktimen elkarteak ere ebazpen horren kontrako eskutitza helarazi dio batzordeari.

Del Riori kalte-ordaina

Bestalde, Europako Kontseiluak ontzat eman du Espainiako Gobernuak Ines del Riori 30.000 euroko kalte-ordaina ez ordaintzeko hartutako erabakia

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak doktrina parot Politika albisteak Espainiako Gobernua Presoak albisteak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Espetxe politika