Politika -

Parot Doktrina

Damutzen ez diren presoek laguntzak ez jasotzea eskatuko du Kongresuak

UPyDren ekimenez iritsi da proposamena Kongresura eta PPren eta Rosa Diezen alderdiaren botoekin onartuko da gaur. Izan ere, Alderdi Popularrak erdibideko zuzenketa bat aurkeztu du.

Ines del Rio, espetxetik atera zen egunean. EITB.
Ines del Rio, espetxetik atera zen egunean. EITB.
Ines del Rio, espetxetik atera zen egunean. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estrasburgoko epaiaren ondoren espetxetik ateratzen diren ETAko presoen inguruan, Kongresuak Espainiako Gobernuari eskatuko dio damua agertzen ez dutenei diru-laguntza publikorik ez ematea.

UPyDren ekimenez iritsi da proposamena Kongresura eta PPren eta Rosa Diezen alderdiaren botoekin onartuko da gaur. Izan ere, Alderdi Popularrak erdibideko zuzenketa bat aurkeztu du.

Ekimenak eskatzen du damurik agertzen ez duten ETAko presoei laguntza publikoak ukatzea, baita langabeziagatik kobratutako laguntza ere.

Horren harian, mozioak Gobernuari eskatzen dio legedia aldatzeko eta Parot Doktrina baliogabetzearen ondorioz espetxetik atera diren ETAko presoek diru-laguntzarik jaso ez dezaten. Diru-laguntza horiek jaso ahal izateko, presoek “damutu, barkamena eskatu edo Justiziari lagundu” beharko diote.

Proposamenaren inguruan Rosa Diez UPyDko ordezkariak adierazi du espetxean lan egiteko “interesik” adierazi ez duten presoek ez dutela gizarteratzeko asmorik eta, horrenbestez, ez dutela Gobernuari diru-laguntzarik jasotzea merezi. Oposizioko taldeek ez dute babestuko UPyD eta PPren proposamena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Doktrina parot albisteak Politika Albisteak Alderdi Popularra UPyD Espainiako Gobernua Presoak ETA gaur Albisteak Gaur Eguneko albisteak Espetxe politika Dirulaguntzak Euskadin Estrasburgoko Auzitegia epaiketak