Politika -

Parot Doktrina

ETAko beste bederatzi preso aske uzteko eskatu du Fiskaltzak

ETAko bederatzi preso horien artean Juan Jose Zubieta Zubeldia dago: 1.851 urteko kartzela zigorra ezarri zioten hainbat atentatu egitea egotzita, tartean Vic-eko kuartel nagusiaren aurkakoa.

Markasla Auzitegi Nazionaleko epailea. EFE.
Markasla Auzitegi Nazionaleko epailea. EFE.
Markasla Auzitegi Nazionaleko epailea. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ETAko bederatzi preso eta GRAPOko beste lau aske uzteko eskatu die Zigor Aretoko hiru atal ezberdinei.

ETAko bederatzi preso horien artean Juan Jose Zubieta Zubeldia dago: 1.851 urteko kartzela zigorra ezarri zioten hainbat atentatu egitea egotzita, tartean Vic-eko kuartel nagusiaren aurkakoa (11 pertsona hil ziren, horietatik 5 umeak). Juan Carlos Arruti ‘Paterra’ ere zerrenda horretan dago (1.200 urteko espetxe zigorra).

Beste zazpiak Jesus Maria Zabarte, Ignacio Recarte Ibarra, Javier María Goldaraz, Miren Maitane Sagastume, Joaquin Urain Larrañaga, José Ignacio Etxeverria Pascual eta Luis María Lizarralde dira.

GRAPOko Guillermo Vazquez Bautista, Maria Jesus Romero Vega, Encarnacion Leon Lara eta Jaime Simon Quintela ere aske uzteko eskatu du Fiskaltzak.

Guztira, 33 izango dira Parot Doktrinaren eraginez zigorra luzatuta zeukaten eta aske geratuko diren ETAko presoak, Estrasburgoko Auzitegiak bere epaia iragarri zuenetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Albisteak doktrina parot Politika albisteak Presoak bideoak ETA albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Espetxe politika Estrasburgoko Auzitegia epaiketak