Politika -

Elkarrizketa, Radio Euskadin

AVTrekin ez dagoela 'beti ados' esan du EAEko PPk

Iñaki Oyarzabalek babesa agertu dio Auzitegi Gorenari, AVTren kritiken aurrean.

Iñaki Oyarzabal, Radio Euskadin egindako beste elkarrizketa batean. EiTB
Iñaki Oyarzabal, Radio Euskadin egindako beste elkarrizketa batean. EiTB
Iñaki Oyarzabal, Radio Euskadin egindako beste elkarrizketa batean. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak 'Parot doktrina' baliogabetu badu ere, Espainiako Justiziak terrorismoa "menderatu" egingo duela esan die Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari nagusiak biktimei.

"Boulevard" Radio Euskadiko saioan egindako elkarrizketa batean, Oyarzabalek Auzitegi Gorenaren alde egin du, eta AVTk egindako kritikekin ados ez dagoela esan du.

Joan den astean, Gorenak Estrasburgoko Auzitegiaren epaia ezartzeko baimena eman zien Auzitegi Nazionalari eta lurralde auzitegiei. Hori dela eta, Angeles Pedraza AVTko presidenteak auzitegi hori ixtea eskatu zion Espainiako Gobernuari.

Oyarzabalen esanetan, biktimak "ulertu eta babestu" beharra dago, baina "beti ez gaude horiekin ados", ohartarazi du.

EAEko PPko idazkari nagusiak epaileen independentziaren alde egin du, eta, "epaiak epai", zuzenbide-estatuak terrorismoa "menderatu" egingo duela nabarmendu du. "Justiziak irabaziko du bataila, eta biktimei hori ikusarazi behar diegu", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Parot Doktrina Politika Auzitegi Gorena argazkiak PP Gipuzkoa Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Espetxe politika Terrorismoaren Biktimak Gaur Estrasburgoko Auzitegia epaiketak