Politika -
Elkarrizketa
Barcina kezkatuta, 'ETAko hiltzaile batek klaseak eman ahal izateaz'
Nafarroako presidenteak esan duenez, gizarteratzean sinesten du, baina ezker abertzaleak gazteak "doktrinatzeko" helburua duela uste du.
Erredakzioa
"Oso kezkatuta nago ETAko hiltzaile bat orain umeei eskolak ematen aritzearekin", esan du Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak ETAko preso batzuen gizarteratzeari buruz.
Barcinak gizarteratzean sinesten duela esan du, baina gauza batzuk ez ditu begi onez ikusten: "Horrelako pertsonek ezin dute horrelako lanpostuetan izan, doktrinatu egin nahi gaituztelako".
Presidentearen aburuz, ezker abertzaleak euskal gazteria "doktrinatu" nahi du, eta "kulturaren jabe egin, eta Espainiarengandik banantzeko inoiz existitu ez den Euskal Herria nazioa sortzea dute helburu".
Kalera atera diren ETAko presoei dagokienez, UPNko presidenteak esan du legedia aldatzeko "une ona" dela; izan ere, "horrelakoek legeen eraginkortasuna zalantzan jartzen dute".
Joan Tarda (ERC) eta Sabino Cuadra (Amaiur) diputatuak Barcinak duela bi urte Frantziako Tolosan hartu zuen "tarta-kolpeaz" ironiaz aritu dira bideo batean. Nafarroako presidentearen aburuz, "sumingarria" da.