Politika -

Erabakia

ANk ez dio Gorenari itxarongo eta ETAko 9 preso aske utziko ditu

Bederatzi epailek aldeko botoa eman dute eta zortzik, berriz, aurkakoa. Fernando Grande-Marlaska aretoko presidentearen botoa erabakigarria izan da.

Auzitegi Nazionalaren Osoko Bilkura lau orduz egon da bilduta. EFE.
Auzitegi Nazionala. EFE.
Auzitegi Nazionalaren Osoko Bilkura lau orduz egon da bilduta. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak ez dio Auzitegi Gorenari itxarongo, eta 'Parot doktrina' dela eta kartzelan dauden ETAko presoen helegiteak berak erabakiko ditu. Gaur, ETAko bederatzi preso aske uztea erabaki du.

Auzitegi Nazionaleko Osoko Bilkurak lau orduko bilera egin du, eta helegiteak berak aztertzea erabaki du. Bederatzi epailek aldeko botoa eman dute eta zortzik, berriz, aukakoa. Fernando Grande-Marlaska Zigor arloko aretoaren presidentearen botoa erabakigarria izan da erabakia hartzeko.

Hauek dira kartzelatik aterako diren presoak: Txomin Troitiño, Jon Aguinagalde Urrestarazu, Luis Mari Azkargorta Belategi, Isidro GaraldeBedialauneta, Jokin Sancho, Iñaki Urdiain Ciriza, Joseba Artola, Elias Fernandez Castañares, Patxi Gomez Lopez.

Osoko Bilkuraren gehiengoaren iritzian, beraz, preso hauei ez die Fiskaltzak egindako interpretazioa eragiten; irizpide hori kontuan hartuta ere, ezarritako zigorra beteta edukiko luketelako.

Auzitegi Gorenak hilaren 12an eztabaidatuko du gai horren inguruan.

Goizean egin den Osoko Bilkuran hamaika helegite aztertu dituzte. ETAko bederatzi preso aske uzteko erabakia hartzeaz gain, beste bik espetxean jarrai dezaten erabaki du bilkurak. Ondorengoak dira: Juan Andres Urkizu, Auzitegi Konstituzionalean errekutsoa erabakitzeko zain duelako, eta Raul Ibañez Diaz.

Ines del Riok aurkeztutako helegitea

Gaurko Osoko Bilkurak ez du Ines del Rioren abokatuek aurkeztutako helegitea aztertu. Del Riok 30.000 euroko kalte-ordainaren 'blokeoa' errekurritu zuen eta Espainiak Estrasburgok ezarritako kalte-ordaina ordain ziezaion eskatu. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 30.000 euro ordaintzeko agindua eman zion Espainiari Parot doktrina ezartzeak sortutako kalte moralengatik.

Del Rioren abokatuek erregu-errekurtsoa aurkeztu zuten zigor-arloko salan. Estrasburgoko auzitegiak ezarritako kalte-ordaina biktimei ez zuzentzeko eskatu zuten.

Era berean, hurrengo Osoko Bilkurara atzeratu dute Josefa Mercedes Ernagak aurkeztutako helegitearen azterketa.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Albisteak doktrina parot Berriak Politika Auzitegi Gorena bideoak Presoak albisteak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Eguneko albisteak Albisteak Giza Eskubideen Europako Auzitegia