Politika -

Ines del Rio

30.000 euroko kalte-ordainaren 'blokeoa' errekurritu du Del Riok

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 30.000 euro ordaintzeko agindua eman zion Espainiari 'Parot doktrina' ezartzeak sortutako kalte moralengatik.

Ines del Rio espetxetik atera zen unea
Ines del Rio espetxetik atera zen unea
Ines del Rio espetxetik atera zen unea

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ines del Rioren abokatuek helegitea aurkeztu dute Espainiak Estrasburgok ezarritako kalte-ordaina ordain diezaion. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 30.000 euro ordaintzeko agindua eman zion Espainiari Parot doktrina ezartzeak sortutako kalte moralengatik.

Del Rioren abokatuek erregu-errekurtsoa aurkeztu dute zigor-arloko salan. Estrasburgoko auzitegiak ezarritako kalte-ordaina biktimei ez zuzentzeko eskatu dute.

Zigor-arloko salak Estrasburgok ezarritako 30.000 euroko kalte-ordaina "blokeatzea" erabaki zuen eta diru hori biktimei ordaintzeko zuzentzea.

Langabeziako sorospena

Bestalde, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa Parot doktrina indargabetzearen ondorioz espetxetik aterako diren preso ohiek legeak ezarritako langabeziako prestazioak ez jasotzeko bideak bilatzearen alde agertu da.

Adierazpen horiek UPyD alderdiko Rosa Diez diputatuak Kongresuan egindako interpelazioaren ondoren egin ditu ministroak. Rosa Diezek prestazioa jaso ahal izateko araua "lehen bait lehen" moldatzeko eskatu du.

Hiru asteren buruan gaiaren inguruan adostasuna lortzearen alde agertu da ministroa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak doktrina parot Berriak Politika Espainiako Gobernua Presoak argazkiak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Giza Eskubideen Europako Auzitegia gaur