Politika -
'Parot doktrina' baliogabetuta
Bortxatzaile bat espetxetik atera da Estrasburgoko erabakiaren ostean
80 bat urteko Antonio Garcia Carbonell presoa La Roca del Valleseko (Bartzelona) Quatre Camins kartzelatik atera da.
Erredakzioa
Behin eta berriro erori den bortxatzaile bat espetxetik atera da Katalunian Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren epaiaren ostean. 'Parot doktrina' baliogabetu eta gero, 80 bat urteko presoa kartzelatik atera da. 200 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten.
Espetxeetako iturriek jakitera eman dutenez, Antonio Garcia Carbonell presoa La Roca del Valleseko (Bartzelona) Quatre Camins kartzelatik atera da arratsaldean.
Bartzelonako lurralde-auzitegiak espetxetik ateratzea erabaki du. Presoaren abokatuak egindako eskakizuna onartu du auzitegiak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea